Jarduerak eta esperientziak

Nafarroa, paradisu bat hegaztiei so egiteko

Nafarroa hegaztien migrazio-bide europarretako batean dago kokatuta. Gainera, naturagune ugari ditu lurraldeak inguruan. Emaitza ikuskizun paregabe bat da.

Hegaztizalea bazara, eta haien berezko habitatean so egin nahi badiezu, aukera hauek guztiak dituzu gozagarri: Salobreko urtegiko eta Pitillasko aintzirako hegazti-behatokiak  edo Arguedasko estazio biologikoa; zonako espezieak ezagutzeko eta nola bereizi jakiteko beharrezko informazio guztia emango dizute hiruetan.

Informazio zehatzagoa nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Birding Nafarroa hegazti-klubarekin, zalantza guztiak argituko dizkizute eta. Edonola ere, esteka hauek kontsultatzea aholkatzen dizuegu, irteera ornitologikoa biribil-biribila izan dadin:



Kokapena

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Urteko edozein sasoi da ona hegaztiei behatzeko.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Bisitatu Viana, Donejakue bidean, eta Erriberri, Erdi Aroko herria, Nafarroako hegazti-behatokiak bisitatu ondoren.
Oharrak

Oharrak

Abiatu baino lehen, ez ahaztu prismatikoak, eta zergatik ez teleskopio bat, hartzea hegaztiak argi ikusi ahal izateko urrutitik.