Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Ospe handiko Fiteroko bainuetxetik 200 metrora dago behatokia, eta ikuspegi bikaina eskaintzen du pinudiak eta mahastiak han-hemenka dituen Alhama ibarraren gainean. Bertara heltzeko, pinu, banku eta zubien artean doan bide atsegina dago, edozeinek egiteko modukoa.
Bertako edertasun eta lasaitasunagatik, leku bereziki egokia da familientzat, gauza ugari egiteko aukera baitute bertan: bainuetxeko instalazioetan gozatu -ospe handikoak dira bertako uren gaitasun terapeutikoak-; prestatutako bideren batetik ibili; edo Fitero herrira joan hango Monasterioa ezagutzera -Zistertarrek Iberiar penintsulan eraikitako lehena-. Fitero/a> herrira joan hango