
Vasco Navarro trenbidearen bide berdearen natura-bideak 1927tik 1967ra bitartean
Lizarra eta
Bergara lotu zituen tren txikiaren aztarnari ematen dio bizitza berriro.
Bi atal ditu:
- Lizarratik Gasteizera, 76,1 km:
Nafarroako atalak 27 kilometro ditu, eta errazagoa da. Lizarrako autobus-geltokitik abiatzen da, hau da, antzinako tren-geltokitik, eta Ega ibaiaren ertzeko herrietan barna ibiltzen da, Zuñigaraino, hots, Nafarroako azken herriraino.
Arabako mendialdean sartu ahala, bidea pixka bat zailtzen da. Lehen atal hau Laminoriako tunelak (2.195 m.) baldintzatzen du. Izan ere, itxita dago, ezin delako zeharkatu, eta Gereñuko mendatetik joan behar du bideak. Bai igoera, bai jaitsiera oso maldatsuak dira, eta kontu handiz ibili behar da mendatean behera. Atala Arabako Lautadan amaitzen da.
- Gasteiztik Bergarara (Oñatiko saihesbidea), 47,4 km:
12 km eskas ibilita, Landaraino iritsiko da bidea, hau da, Uribarri Ganboako urtegitik hurbileraino. Orduan, Gipuzkoan sartuko da. Arlabango mendatetik joan behar da, errepidez, eta kontu handiz ibili beharra dago. Arrasatetik 5 kilometrora, Oñatiraino doan adar bat hartu daiteke, 7 kilometrokoa.
Zailtasun ertaineko ibilbidea da, oro har,
oinez zein bizikletaz egiteko modukoa. Trenbide- eta kultura-ondare aberatsa ezagutuko dugu bidean, gure sustraien iragan hurbilena gogoraraziko diguna.
Ba al zenekien...?
Los 123,5km de la vía verde del Ferrocarril Vasco Navarro la convierten en una de las más largas del estado y recientemente, al tramo de Navarra, se le ha concedido la certificación de "Sendero Startlight 2019".