
Vasco Navarro trenbidearen bide berdearen natura-bideak 1927tik 1967ra bitartean
Lizarra eta
Bergara lotu zituen tren txikiaren aztarnari ematen dio bizitza berriro.
Bi atal ditu:
- Lizarratik Gasteizera, 76,1 km:
Nafarroako atalak 27 kilometro ditu, eta errazagoa da. Lizarrako autobus-geltokitik abiatzen da, hau da, antzinako tren-geltokitik, eta Ega ibaiaren ertzeko herrietan barna ibiltzen da, Zuñigaraino, hots, Nafarroako azken herriraino.
Arabako mendialdean sartu ahala, bidea pixka bat zailtzen da. Lehen atal hau Laminoriako tunelak (2.195 m.) baldintzatzen du. Izan ere, itxita dago, ezin delako zeharkatu, eta Gereñuko mendatetik joan behar du bideak. Bai igoera, bai jaitsiera oso maldatsuak dira, eta kontu handiz ibili behar da mendatean behera. Atala Arabako Lautadan amaitzen da.
- Gasteiztik Bergarara (Oñatiko saihesbidea), 47,4 km:
12 km eskas ibilita, Landaraino iritsiko da bidea, hau da, Uribarri Ganboako urtegitik hurbileraino. Orduan, Gipuzkoan sartuko da. Arlabango mendatetik joan behar da, errepidez, eta kontu handiz ibili beharra dago. Arrasatetik 5 kilometrora, Oñatiraino doan adar bat hartu daiteke, 7 kilometrokoa.
Zailtasun ertaineko ibilbidea da, oro har,
oinez zein bizikletaz egiteko modukoa. Trenbide- eta kultura-ondare aberatsa ezagutuko dugu bidean, gure sustraien iragan hurbilena gogoraraziko diguna.
Hasiera:
Etapa 1. Estella-Lizarra
Etapa 2. Vitoria-Gasteiz
Bukaera:
Etapa 1. Vitoria-Gasteiz
Etapa 2. Bergara-Oñati
Bidexkaren katalogazioa: Beste batzuk
Bide mota: Bestelakoa, Hartxintxarra, Lurrezkoa, Porlana
Forma: Lineala, joan-etorria
Bizikleta mota: Mendi bizikleta
Bizikletak alokatzeko aukera: en Antoñana, en camping Acedo y en Urederra Servicios Turísticos.
Tailerra:
Estella-Lizarra:
- Bicicletas Lisarri (696 291 903)
- Dani Multibicis (948 546 393)
- Ciclos Lizarra (948 550 164)
- Ega Bike Estella (948 596 334)