Elgorriagako iparraldean -Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen herrixka- lur-sail zabala dago, eta bertan ur mineraletako iturburua dago. Europako ur gazienak dira, eta 14º eta 16º C bitarteko tenperatura dutela azaleratzen dira. Likido hori osasuna hobetzeko baliatze aldera, plaza formako zenbait eraikin sortu dira bertan. Kolore inguratzailea erabili da lokalean, harmonia eta oreka sentitzeko bertara sartu bezain laster.
Besteak beste, honako instalazio hauek guztiak dituzu Elgorriagan gozatzeko: masaje-kabinak, hidromasaje-piszinak, bainu turkiarrak, saunak, dutxak zenbait tratamendu egiteko, flotagarritasun-piszina, atseden-galeria, solariuma, gimnasioa, bai eta
hotel bat ere. Bainuetxeak programa osatu bat eskaintzen du, esate baterako,
hidroterapiako tratamenduak, ekialdeko masajeak eta kabinako zerbitzuak -adibidez, txokolate edo oliba bidezko terapiak-.