Eraikinak
Berpizkundeko jauregien ereduari jarraitzen dio. Kale Nagusitik atari batetik barna sartzen da. Aurrerago patioa zabaltzen da, albo batean eskailera dagoela. Gune honen inguruan gelak daude. Atzealdean dagoen lorategi batek osatzen du multzoa. Han, garai batean, zalditegiak zeuden.
Beheko solairuaPatioa zortzi aldeko 14 zutabek mugatzen dute, haietako 8 jatorrizkoak izanik. Bertan arkeologia lanetan aurkitu den uraska bat ikus daiteke.
Gela zaharrena Erdi Aroko aretoa da, 6 metrotik goragoko altuera duena. Han hiru arku zorrotz handi daude.
Lehen solairuaSolairu noblea da eta hiru egongela handi ditu. Bertako sabaiek duten egurrezko apaingarri kartesoidunak jatorrizko polikromiaren zati bat mantentzen du. Lau mendean zehar, bertan bizi zirenek nahi bezala apaindu zituzten hormak eta egongeletan barna ibiltzeak beste garai batzuetako aztarnak ikusteko aukera ematen du. Solairu honetan kokatu da
Iruñeko biolin-jotzaile apartari buruzko erakusketa:
Pablo Sarasate. Horretaz gain, gela nobleek aldi baterako erakusketak hartzen dituzte, hainbat gairi buruzkoak.
Bigarren solairuaIa bi mendez jauregiaren zerbitzura zeuden langileek okupatu zuten, eta horiek marrazkiak egin zituzten hormetan; arkatzez eginiko marrazki anonimoak dira, gai askori buruzkoak. Gaur egun, solairu honetan dago multzo osoa argiztatzen duen argizuloa. Nabarmentzeko modukoa da
arkutxo puntadunen galeria, berriz ere agerian utzi izana, Kale Nagusiaren aldera zabaltzen den eraikinaren aurrealdean.