Uztailean, Bargota sorgintzaren hiriburu bihurtzen da astebetez. XVII. mendean giroturik,
Vianatik 7 kilometrora dagoen herri txiki horrek gaiari buruzko jarduera anitz antolatzen ditu. Ez da harritzekoa Bargota izatea ospakizun horretarako aukeratu den egoitza, hango kondairetako pertsonaia ospetsuenetariko bat
Johanes aztia baita. Oraindik ere, horren silueta ikusten da zeru izartsua zeharkatzen duelarik...
Astebetez, herritarrek estandarteak, lasto fardelak eta antzinako altzariak jartzen dituzte herriko kaleetan, iragana gogorarazi nahirik. Gainera, jarduera anitzek osatzen dute
magiaz beteriko programa bat: Erdi Aroko azoka bat, Nafarroako artisautza produktuak salgai eta hainbat gairi buruzko txokoak. Horrela, edabeen salmahai bat, haur sorgintzari buruzko beste bat, akelarre bat edo inkisizioaren txokoa dira bisitariak nahitaez bisitatu behar dituen gune batzuk. Horiekin batera, hitzaldiak, erakusketak eta tailerrak egiten dira,
sorgintzaren mundu misteriotsuari buruzko enigmak agerian uzteko.