Berdura hori udaberrikoa da, eta estimu handia diote
Deikaztelun; karrika meharrak eta aldapa handiak dituen herrixka hori Jurramendiren hegoaldeko hegalean dago, eta urtero ospatzen du festa bat haren omenez.
Behin ebatzita
Deikazteluko Zainzuri Lehiaketa eta itxura eta kalitate handienekoari saria eman eta gero,
herritarrek zainzuriak probatzeko aukera izanen dute; izan ere, ehunka kilo urre zuri nafar banatuko dira bisitariek hartaz goza dezaten.
Baina zainzuria ez da feria horretako protagonista bakarra; izan ere,
artisauen postu eta
elikagaien stand asko jarriko dira herriko karrika bihurrituenetan, eta, gainera,
upategi tradizionaletara egiten den bidea gero eta arrakasta gehiago lortzen ari da, bertako
ardoa eta
patxarana dastatzeko aukera eskaintzen baitu. Musika eta dantza, jaialdi guztietan bezalaxe, izanen dira kalitateko zigilua duen hitzordu hori girotzeko.
Zainzuria eskualdeko izarretariko bat da, eta horren kalitatea
"Nafarroako zainzuria" berariazko izenak bermatzen du.