Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Nafarroako Mahats-bilketaren Festa

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Nafarroako Mahats-bilketaren Festa
Nafarroako Mahats-bilketaren Festa
Nafarroako Mahats-bilketaren Festa

Eguraldia

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.


Erriberrik, Nafarroako ardoaren hiriburuak, Erdi Aroko bertako kaleak eta mahastiak erabiltzen uzten du urteko mahats-bilketa goreneko unera heldu dela ospatzeko. Urtero, abuztuaren bukaeran edo irailaren hasieran, Nafarroako Ardoaren Kofradiak ekitaldi programa bete-betea antolatzen du Nafarroa sor-markako ardoak goraipatzeko eta zabaltzeko xedez.

Festa asteburuan izaten den arren, aurreko egunetan egiten diren hainbat ekitaldi dira festa-jardueren sarrera. Hartaz, gaikako lehiaketak antolatu, eta gastronomia jarduerak egiten dira, ardoari lotutako pintxoak eta platerak eskaintzeko. Mahasti eta upategietako ateak irekitzen dituzte, bertako herritarrek ardo preziatuak ontzeko sekretuen berri eman dezaten.

Kofradiakide apainduek eta mahats-bilketaren pregoiak ematen diote hasiera festaren egunari (igandea). Mahatsa zapaltzea da argazkietan gehien agertzen den uneetariko bat, lehen muztioen herri dastaketa , ordea, irrikatuenetariko bat. Musika jartzea da fanfarrearen eginkizuna, nahiz eta mahats-bilketaren omenezko kontzertu sorta luzea egoten den aste osoan.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria OLITE
  • Zonaldea Erdialdea
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa
  • Data
    • 2020/08/30