Urederraren iturburua - Baquedano
Antolatu bidaia

Urederraren iturburua

Iturburuak/Ibaiak

Multimedia

Urederraren iturburua - Cascada Urederra
icono pie de fotoCascada Urederra
Urederraren iturburua - Río Urederra
icono pie de fotoRío Urederra
Urederraren iturburua - Nacedero del Urederra
icono pie de fotoNacedero del Urederra
Urederraren iturburua - Nacedero del Urederra
icono pie de fotoNacedero del Urederra
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Oharpena

Gehienez 450 pertsonen erreserbak har ditzake aldi berean; baimena online baizik ezin daiteke lortu, esteka honen bitartez.

Cascada Urederra
Ur gardenaren zurrumurruak, zuhaitzen hostoen artean irristatzen diren eguzkiaren izpiek, paisaia berde biziz margotzen duen argiak eta naturaren urrinak laguntzen dute leku hau Nafarroako ingurune ikusgarrienetariko bat izaten. Hori dela eta, natur erreserba izendatu zuten 1987an.

Urederraren iturburua, Lizarrako iparraldean kokatua, Urbasako gune karstikoan sortzen den akuifero baten irteera naturala da. Lur sakonetik azaleratzen den lehenengo irteera amildegi batean dago, 700 metroko altueran, mendigunearen hegoaldeko mugan. 100 metroko jauzi ikaragarria dago bertan, milioika urtean landutako harrizko anfiteatro ederra osatuz.

Aurrerago, beste ur-jauzi batzuk ikusten ahal ditugu, elkarren segidan. Aipatzekoak ere turkesa koloreko ur putzuak, fenomeno karstikoak eratuak. Lur berezi hauetan, ura haitzen zirrikituetatik behin sarturik, behin eta berriz ateratzen da lur barrenetik. Ur hauen tonalitate berezia islatu nahi izan omen zuen ibaia "Urederra" izenez bataiatu zuen gizakiak, hitzak "ur ederra" esan nahi baitu. Uraz bestalde, aipatzekoa da natur gune honetako landaredia eta faunaren dibertsitatea: pagoak, haritzak, zumarrak, astigarrak eta hurritzak landaredian; eta putreak, sai zuriak, miruak, mirotzak eta beleak faunan.

Bertako zidor errazak (5,3 kilometrokoak) ibaiaren ibilguari jarraitzen dio, kontrako noranzkoan, harik eta iturburu ederrean bukatu arte. Ibilbidea, balizez seinaleztatua, Bakedanoko sarrerako aparkalekuan hasten da. Oihan pista behin harturik, eta hesi bat iraganik, bitan banatzen da bidea. Ezkerreko bidexkaren ezkerretara -ibaitik hurbilen dagoen horretara- jotzea gomendatzen da, eta ekialdeko bidetik -gorenekotik- itzultzea.

Gaur egun, lurralde hau barnean dago. Ameskoa ibarrean kokaturik, iragate bioklimatikoko lurraldea da, alde batean Urbasako goi-ordokia, eta, beste aldean Lokiz mendi maldatsuak dituena. Beste alderdi erakargarri batzuen artean ondoko aukerak ematen dizkigu Ameskoak: natur ibilaldiak egitea, aztarna megalitiko anitz ikustea edo antzinako giroa gorde duten herriak ezagutzea. Eta bukaera bikaina emateko, gastronomia aberatsa dastatzeko aukera izanen duzu, bertako produktuetan oinarritua: babarrunak, bildotsa, mamia, Idiazabal sor-markako gazta, edo patxaran ospetsua.
Ondoren, bata bestearen ondotik, ur-jauzi eta turkesa-koloreko putzu ugari daude. Putzu horiek fenomeno karstikoaren ondorioz sortzen dira, ura arroketako pitzaduretatik irazten baita lurraren erraietatik behin eta berriro sortuz. Ur horien tonalitate berezi hori izango zen segur aski ibaiari Urederra izena jarri zion pertsona inspiratu zuena. Baina uraz gain, espazio natural hau osatzen duten flora eta fauna aniztasuna ere aipatzekoak dira: pagoak, haritzak, zumarrak, astigarrak, haginak eta hurritzak, beste landare-espezie batzuen artean, eta putreak, sai zuriak, miruak, mirotzak eta erroiak, animalia erreinuaren protagonisten artean.

Zailtasun gutxiko bidexka honek 5,3 kilometroko luzera du (joan-etorria), ibaiaren ondotik doa, haren kontrako noranzkoan, eta iturburu ederrean amaitzen da. Ibilbidea balizaz markatuta dago eta Bakedao herriaren sarreran dagoen aparkalekuan abiatzen da. Baso-pista hartu eta langa bat igaro ondoren, bidea bitan adarkatzen da. Joaterakoan, ezkerreko bidea hartzea gomendatzen da, ibaitik hurbilago doana; eta bueltatzerakoan, ekialdeko bidea, gorago doana.

Paraje hau egun Urbasa-Andia parke naturalaren barruan dago. Ameskoa ibarrean dago, trantsizio bioklimatikoa duen eskualde batean, eta Urbasako goi ordokiak eta Lokizko mendikate malkartsuak ditu aldeetan. Ameskoak hainbat erakargarritasun eskaintzen dizkigu, besteak beste, aukera ematen digu hainbat ibilbide natural egiteko, megalitikoko aztarna ugari ikusteko eta antzinako zaporeak atxikitzen jakin duten herriak ezagutzeko. Eta akabera bikaina emateko, bertako produktuetan oinarritutako gastronomia aberatsa dastatu ahal izango duzu: babarrunak, arkumea, mamia, Idiazabal JD gazta eta patxaran famatua.

Ordutegia

Todo el año:

ACCESO
El acceso al nacedero está siempre abierto y es gratuito.

El sendero señalizado parte del área de acogida de Baquedano ubicada en la entrada del pueblo. En ella, se encuentra el aparcamiento donde es obligatorio estacionar y el punto de información turística.

APARCAMIENTO DE BAQUEDANO

  • Cuando está supervisado por vigilantes: se controla el cupo de entradas al sendero y hay que pagar la tasa de aparcamiento.
HORARIO DE VIGILANCIA DEL APARCAMIENTO Y DEL CONTROL DE ENTRADAS:
  • Sábados, domingos, festivos y puentes, de 9:00 a 17:30.
  • Semana Santa (del 13 al 22 de abril): todos los días, de 9:00 a 17:30.
  • A partir del 15 de junio: todos los días, de 9:00 a 17:30.
TASAS DE APARCAMIENTO 2019
  • 4,5 €/vehículo
  • 2 €/motocicleta
  • 5 €/autocaravana
  • 10 €/bus grupo hasta 15 pax
  • 20€/bus grupo +15 pax

PUNTO DE INFORMACIÓN TURÍSTICO DE LAS AMÉCOAS
  • Horario habitual hasta el 13 de octubre: sábados y festivos, de 9:30 a 18:00. Domingos, de 9:30 a 14:00.
  • Del 15 de junio al 15 de septiembre: todos los días de 9:30 a 14:00. Sábados y festivos laborales, de 9:30 a 18:00.

Oharrak

?    Bidexkak 5,3 km-ko luzera du osotara (joan-etorria), eta 200 m-ko desnibela.
?    Gutxi gorabeherako iraupena: 2h30'.
?    Lurra nahiko irregularra denez, oinetako erosoak eramatea gomendatzen da, eta, euria egiten badu, kapusaia.
?    Bidexka ez da egokia mugimendu urria duten pertsonentzat ez eta haurrentzako aulkitxoentzat ere.


Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da