Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Dulantz eta Irantzuko arroila

Senderismoa

Multimedia

Dulantz eta Irantzuko arroila - Cañón
icono pie de fotoCañón
Dulantz eta Irantzuko arroila
Dulantz eta Irantzuko arroila
Dulantz eta Irantzuko arroila
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Ez galdu aukera Nafarroako ezinbesteko bideak ezagutzeko.

Cañón
Bidexka hau Irantzu ibaiaren arroilan barrena doa eta Irantzuko monasterioaren ondoan abiatzen da. Bideak goiti egiten du zertxobait, Irantzu ibaiaren paretik, errekak harkaitzetan zizelkatu dituen forma bitxiak, putzuak eta ur gardenak inguratuz. 0,8 km-an, basoa pagadi bihurtzen da eta, bide zolan, tarte batzuetan hormigoia dago eta beste batzuetan harriak.

Ibaiaren beste aldera igaroko gara. Poliki-poliki haritzen itzaletara iritsiko gara eta Urbasako lehen pagoak agertuko dira. Zuzen segituko dugu, bigarren bidegurutzeraino eta, hango ehunka urteko haritzaren ondotik igarota, Esquina de Elke deituriko parajean amaituko dugu bidea.

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: Monasterio de Irantzu

Bukaera: Monasterio de Irantzu

Bide mota: Lurrezkoa

Forma: Lineala, joan-etorria

Zerbitzuak

  • Aparkalekua
  • Askaldegi
  • Baliabide turistikoak
  • Informazio-gunea
  • Informazio-panela
  • Iturria
  • Komun publikoak
  • Seinaleak
  • Taberna

Oharrak

  • Hagitz aproposa da familiarekin eta umeekin egiteko.
  • Iraupena, gutxi gorabehera: Ordubete.
  • Urteko sasoirik gomendagarriena: urte osoa.
  • Deskarga itzazu Nafarroako ezinbesteko bideen track-ak.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa