
Mendi-ibili hau interes paisajistiko, naturalistiko eta historiko-kultural handikoa da, eta hamar trikuharriren aztarnak ikusteko eta, interpretazio-panelen bitartez, basoko hainbat alderdi ezagutzeko aukera emango digu.
Ibilbidea
kanpinetik abiatzen da, luzera txikiagoko beste ibilbide balizatu batzuekin batera. Sakana iparraldetik mugatzen duten mendi-hegaletako pago eta haritzen artetik ibiliko gara hasieran. Eskuinera pista bat hartu, Iraigorri errekako zubia zeharkatu eta
San Adrian ermitara iritsiko gara. Handik,
Beitzetako trikuharriraino joango gara bidexka batetik.
Bidea ez dago ongi zehaztuta batzuetan, eta Iruiturrieta, Jentilzulo eta Bentatxarko trikuharrietara eramango gaitu Irumugarrietako gainara iritsi baino lehen. Gainak Gipuzkoaren ikuspegi ederrak eskaintzen ditu. Oraindik
Zelatamuno,
Mintegitxuta eta
Txaradigorriko trikuharriak geratuko zaizkigu bidegurutze batera iritsi aurretik. Bertan, ezkerrera egingo dugu eta Fagamendi eta Maitzegurko trikuharrietara iritsiko gara. Bertatik, behera egiten hasiko gara sigi-saga. Aldapa gero eta gogorragoa da. Distantzia, desnibela eta bide mota kontuan hartuta, sasoi oneko eta ongi ekipatutako mendizaleentzat baino ez dugu gomendatzen.
Hasiera: Camping Etxarri-Aranatz
Bukaera: Camping Etxarri-Aranatz
Bide mota: Lurrezkoa
Forma: Biribila
GPS koordenadak: UTM: 30 T 575292 - 4751559