Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Xorroxingo Ur-jauzia

Senderismoa

Multimedia

Xorroxingo Ur-jauzia
Xorroxingo Ur-jauzia

Eguraldia

Oharpena

Se recomienda dejar el vehículo en el aparcamiento de la calle Ubidea, cercano a las naves de la serrería y junto a la carretera NA-2600, para evitar colapsar el centro de la localidad.


Ibilbide hau Baztango bidexkarik iradokitzaile eta xarmagarrienetako bat da: pago eta gaztainondo artean doa, freskuran, antzinako izaki mitologikoen oihartzunez beteriko parajeetan barna, bidearen erakarmen turistikoa eta inguruko erabilera tradizionalak bateratzeko ahalegina dagoelarik.

Erratzura iritsi eta Ubidea kaleko aparkalekuan utziko dugu autoa, zerrategiaren nabeetatik hurbil. Aparkalekutik atzera egin eta NA-2600 errepidea gurutzatuko dugu, etxebizitza-bloke batzuen parean.

Ibilbideak hegoalderantz egiten du kalez kale, errepideko trafikoa saihesteko, eta baratze arteko pasabide mehar bateraino doa: hura hartuko dugu Aranea gaineko harrizko zubi ederrera joateko. Nork jakin, baliteke laminaren batekin topo egitea errekan.

Bidexka Iñarbegiko errekaren parean doa, baita Gorostapalo eta Iñarbil auzoetara daraman errepidearen parean ere. Bi zubi txiki zeharkatu ondoren, bidegurutze bat dago, seinaleak dituena (zutoinak);  handik herri bidexka zaharraren errotuluei segituko diegu, zubi berri batera iritsi arte. Pagadi-gaztainadi batean sartuko gara orduan, Iñarbegi errekastoari segika. Errekastoa igaro behar ez izateko, ezkerreko bidexkatik joko dugu eta, lehenbiziko ur-jauzia pasatu ondotik, Xorroxingo ur-jauzira helduko gara, bigarrena eta ikusgarriena baita. Uraren zurrumurrua goroldio, liken eta iratzeen artean, horra eguneko unerik hoberena.

Xorroxingo ur-jauzitik bidegurutzeraino jaitsiko gara eta handik Gorostapoloko ermitara doan maldan goiti: Baztango auzo tipiko hori zeharkatuko dugu, karrika harriztatuak zapalduz eta ezker-eskuin etxe gorrixkak ikusiz, ibilbidearen abiapuntura iritsi arte.

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: Erratzu

Bukaera: Erratzu

Bide mota: Harbidea, Lurrezkoa, Porlana

Forma: Biribila

Oharrak

  • Duración aproximada: 2 horas

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria ERRATZU
  • Zonaldea Pirinioak
  • Esteka interesgarriak
  • Bidexka tematikoa Ibai edo iturburuen ingurukoa, Naturalistikoa
  • Luzera 6,9
  • Zailtasuna Erdi
  • Desnibela 145 m