Zugarramurdi,
Sorginkeriaren bidean sartuta dagoen herri bat da, 200 biztanle baino gehixeago dituena; Nafarroako mendebaldeko Pirinioetan dago, Frantziako mugaren ondo-ondoan. Bere karrika eta baserri zuriak are gehiago nabarmentzen dira inguruko berde sorta zabal eta mugagabearen aldean. Zugarramurdik 230 biztanle ditu eta karrika horietan ibilita, primeran girotuko gara. Herritik atera eta soilik 400 metrora, edertasun ikusgarria duen multzoa ikusiko duzu,
naturak berak sortutakoa: Infernuko errekak 120 metro luze den tunela hondeatu du harkaitzean; altuerak 12 metro artekoak dira, eta goialdean bi leize dira.
Kobazuloan ez dago estalaktitarik, ezta historiaurreko pinturarik ere, baina oso erakargarriak dira, handiak direlako eta elezaharra alde guztietatik dariolako; ingurua ikusita, aise pentsa dezakegu nolakoak izanen ziren han egindako akelarreak. Horretan erraza dirudi
akelarreak irudikatzea, sorginkeriari buruzko kondairak kokatzea, eta errito paganoak eta deabrua buru aritzen zen bazkari haiek ere bai. Leizeak dituen izenek are gehiago estutzen dute mundu magikoarekin duen lotura. Besteak beste,
"Sorgin Leze" esaten zaio tunelaren alde zabalenari, eta
"Akelarre Leze" alde estuenari.
Mitoa edo errealitatea? Egia da historiak Zugarramurdi izena lotu ziola sorginkeriari betiko 1610eko Fede Autoaren ondorioz. Edabeak eta sorginkeriak egiteari buruz etengabe izaten ziren salaketak zirela-eta, Valle-Alvarado inkisidoreak 40 susmagarri eraman zituen Logroñora. Inkisizioaren Epaitegiak 11 pertsona zigortu zituen sutan erreta hiltzera; horietako bosten irudiak erre ziren, ordurako hilak zeudelako. Kobazuloko sarreran dagoen panel batean herritar haien izenak ageri dira.
Ospakizun bat biziberritzen du garai hartako festa giro hura. Abuztuaren 18an izaten da, herriko festen azken egunean.
Zikiro jatea egiten da, 800 lagun biltzen dituen herri bazkaria. Hesoletan erretako bildotsa prestatzen da.
Bada ibilbide eder eta eroso bat, leize honek Zugarramurdiko eta Sarako leizeekin batzen dituena.
Kontrabandisten bidexka da, 6,75 km-koa. Urdinez margotutako zaldi baten bidez seinaleztatuta dago, erraza da eta lasai doa aurrera belardi eta basoen artean.
Gomendatutako ibilbidea Zugarramurdiko leizearen inguru hurbila ezagutzeko.