Nafarroako Mendialdeko ipar-ekialdean,
Erronkaribarra osatzen duten zazpi udalerrietan (Uztarroze, Izaba, Urzainki, Garde, Bidankoze, Burgi eta Erronkari) prestatzen da Pirinioetako seme gisa ezagutzen den gazta hau.
Ekoizteko epea
abendutik uztaila bitartekoa da, ardiek erditzen duten aldia, hain zuzen. Eskuz egiten da gazta, rasa eta latxa ardien esne gordinez, legarrez eta gatzaz. Forma biribildua eta ertz biziak izateaz gain, bere azala naturala eta gogorra da, arre gorrixkatik gris urdinxka tarteko kolorea izan dezakeena.
Zapore berezikoa da, sendoa, ondo zehaztua,
ukitu mingarrekoa eta gantzatsua. Sukaldaritzan Erronkari gaztarekin zenbait jaki presta daitezkeen arren, gazta berezko eran dastatzea da aukerarik onena, ardo on batekin batera.
Elikagai berezi hau gogoko dutenek kontuan har dezaketen iradokizun bat abuztuko Ama Birjinako festetan egiten den sariketa eta erakusketara hurbiltzea da, bertan Erronkariko gaztaz gozatu ahali zango baitute. Bestalde, Uztarrotzen dagoen
Gaztaren Museoa bisitatzeko aukera dago, gazta prestatzeko prozesua ezagutu ahal izateko.