Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Nafarroa osoan zehar aurkitzen dugun guztia arkumea ekoizteko egokitzat hartzen bada ere, bi izan dira tradizioz erabili diren arrazak: latxa eta nafarra. Lehenengoa ipar-ekialdean bizi da, eta, bigarrena, gainerako eremuan.
Berariazko deiturak bi arkume mota horiek babesten ditu. Eskualde osoan larreratzen badira ere, Iruñerria aldekoak dira ospe handiena erdietsi dutenak. Nafarroako arkume haragiak koipe eskaseko edo ertaineko estaldura dauka, eta bere kolorea zuria edo arrosa argia izan daiteke. Oso samurra da, mamitsua, ehundura leunekoa eta zapore berezikoa.
Gainera, bertako sukaldaritzaren benetako protagonista dela gailendu beharra dago, kaldereteen (ohiko platera festetan), txingarretan gorritutako saiheskien, izterzainen eta Nafarroako mahaietan ikus ditzakegun tradizioko jaki bikainen oinarria baita. Ikusi produktu hori duen plater tipikoa.
Ba al zenekien...?
Jatorriko Deitura Babestua maila goreneko aitorpen europarra da Kalitateko Produktuen Deituren barnean.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da