Antolatu bidaia

Allozko urtegia

Lakuak eta urtegiak

Multimedia

Allozko urtegia - Allozko urtegia
icono pie de fotoAllozko urtegia
Allozko urtegia - Embalse de Alloz
icono pie de fotoEmbalse de Alloz
Allozko urtegia - Vela
icono pie de fotoVela
Allozko urtegia - Parapente
icono pie de fotoParapente
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

¿QUÉ HACER EN EL EMBALSE DE ALLOZ?

Deportes de agua, de aire y darse un chapuzón. Consulta aquí todas las actividades.

Allozko urtegia
Allozko urtegia urez beteriko itsasoa da, Salado ibaiak elikatua, eta erkameztiak, larreak, sasiak eta pinuak ditu inguruan. Eremu bikaina edozein urtarotarako, baina bereziki udarako. Lekune natural honetan gauza asko egiteko aukera dago: bere ur urdinetan bainua hartzea, zuhaitz baten azpian atsedena hartzea edo Robinson Crusoe bezala sentitzea, ontzi batean urtegia zeharkatuta.

Lizarratik 12 kilometro ipar-ekialdera, Deierri eta Gesalatz udalerrien artean, Allozko urtegia dago, hau da, Salado errekak elikatutako ur itsasoa, erkametzez, bazkalekuz, sastrakaz eta pinuz inguraturik. Leku zoragarria da ur kirolez gozatzeko, bainatzeko edo, besterik gabe, lasaitzeko.

1930ean eraikia, 930 hektareako azalera du eta 84 Hm3 ur gordetzeko edukiera.Urdin turkesa koloreko eszenatoki horretara hurbiltzen dira turistak eta inguruko biztanleak urtegian eta horren inguruan egin daitezkeen jardueretako bat egiteko. Urtaro bakoitzak Allozko urtegiaren alde berri bat erakusten dio bisitariari.

Udaberrian eta udan, oso toki egokia izaten da belan aritzeko, eta "bataio" bat egin daiteke, edo kirola praktikatu; esperientzia izanez gero, piraguak, windsurf taulak eta belauntzi txikiak alokatzen ahal dira. Aritzaleku kanpina, Leraten, erreferentzia gunea da jarduera horiek eta beste batzuk egiteko.

Surfa da ohikoa den beste kirol bat. Izan ere, Allozko urtegian oso maiz ibiltzen dira hiru eta lau indarreko haizeak, oso aproposak surfa eta windsurfa egiteko.
Halaber, arrantzaleek ere lekune natural hori aukeratu, eta, zehazki urtegiaren atzealdean, amuarrainak, barboak eta zamoak harrapatzen dituzte.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

Con el fin de potenciar el Turismo Sostenible preservando los recursos naturales, se ha acondicionado otro acceso:

  • Desde el término municipal de Úgar (no hay que entrar en la localidad) entre las localidades de Lácar y Arizala, desde la NA-7320.
  • Desde Lerate junto al Camping Aritzaleku, con aparcamiento de pago (de junio a septiembre 2,5€).

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da