Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatua, Altsasuko inauteria hasi aurretik, haurrendakoa egiten da aurreko igandean. Astearte arratsaldea iristen denean,
Momotxorroak iristen dira herrira, historiaurreko erritual batetik etorritakoak ematen dutenak.
Adarrak daramatzate eta aurpegiak oihal-zapiaren azpian dituzte; odolaz zikindutako izara zuria ardi-larruzko bizkarrekoak, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarka beltzak jantzita dituztela agertzen dira. Herritik barrena doaz, marrua eginez eta topatzen dituzten guztiak probokatuz eta zirikatuz egurrezko sardearekin.
Tradizioa 1930eko hamarkadan galdu zen, baina 1980ekoan berreskuratu zen, pertsonaia berriekin eta guzti: sorginak, akerra haiei segika doala, akelarre bat balitz bezala; eta maskaritak, damasko oihalaz egindako tunika, sokekin lotua, janzten dutenak.