Naturak historia eta kondairekin modu harmoniatsuan bat egiten duen toki bukoliko batean,
Orreagako multzo monumental ederra dago, eta, bertan, Andre Mariaren kolegiatako arte sakroaren museoa.
Erakusketak tailu eta mihise sorta oparoa, antzinako liburu bat, eskuz idatzia eta inprimatua, eta urregintza pieza batzuk biltzen ditu; azken horien artean, hauexek dira aipatzekoak: zilarrezko ebanjelio-liburu erromanikoa, urre-zilarrezko kutxatila gotiko-mudejarra (XIII. mendea) eta
Karlomagnoren xake-jokoa izenarekin ezagutzen den erlikia-ontzia (XIV. mendearen hasierakoa). Beste bitxi batzuk ere ikusi ahalko ditugu, esate baterako:
Miramamolinen esmeralda deiturikoa, Antso VIII. Azkarrak Navas de Tolosako batailan, 1212. urtean, erdietsitako trofeoa alegia, Nafarroako armarriaren zati dena egun. Pintura sailean, Kalbarioren triptikoa da nabarmentzekoa, El Boscoren eskolakoa, eta San Joanitoren Familia Santua, Luis de Moralesena.