Cascante Errege
Bardeako Natur Parkearen eta Moncayo mendiaren artean dago, eta garai batean herrixka zeltiberiar bat izan zen, eta, geroago, erromatarren kokaleku garrantzitsu bat (Cascantum).
Bertako monumentu nagusia
Erromeroko Ama Birjinaren basilika barrokoa da, XVII. mendekoa; sute batek suntsitutako eliza erromaniko baten gainean eraiki zen. Antzinako tenplutik kapera gordetzen da, eta bertan gordetzen dira, bai jatorrizko erretaula erromanista -Pedro Díaz de Oviedok egina-, bai Erromeroko Ama Birjinaren tailla polikromatua, Erdi Arokoa, debozio handikoa bertakoen artean.
Tenpluaren eta hiriaren arteko konexio gisa, erdi-puntuko 39 arkuz osatutako arkuteria dago, XVIII. mendean egina bisitariei eguralditik babesteko aukera emateari begira.
Erromeroko parkea behatoki bikaina da Queiles ibar osoa ikusteko, eta bertan, gainera,
Cascanteko Museo Etnografikoa dago, hiriaren memoria bizirik gordetzen duena.
Handik 3 kilometrora
Lor aintzira dago; ingurune natural horretan landaredi eskasa dagoenez, toki paregabea da hegaztiak primeran ikusteko. Cascanteko tren-geltoki zaharretik -gaur egun utzia- barna doa
Tarazonicaren bide berdea, garai batean
Tutera eta Tarazona lotzen zituen trenbidetik.
Ospe handiko pertsonak jaio dira herrian, hala nola Manuel Clemente Ochoa, XX. mendeko nazioarteko eskultorea; Malón Echaide, fraide, idazle eta teologoa; eta
Nafarroako lehen emakume santua, Santa Vicenta María López y Vicuña, jendeak bisitatzeko moduko museo-etxea duena bertan.