Antolatu bidaia

Bera

Senderismoa

Multimedia

Bera - Bera
icono pie de fotoBera
Bera -
icono pie de foto"Itzea". Casa de los Baroja
Bera - Ayuntamiento
icono pie de fotoAyuntamiento
Bera - Iglesia de San Esteban
icono pie de fotoIglesia de San Esteban

Eguraldia

Bera
Bidasoa ibaiak eta Zia errekak egindako ibarrean kokaturik dago Bera herria; Ibardin eta Lizuniaga mugabideak Frantziarako ate dituela, Bortzirietako azkena.

Herri dotore bat da, bi gune nagusitan banatua dagoena: bat San Esteban elizaren itzalpean, hasieran dorre-etxe gotikoa izan zena, eta bestea Alzate auzo pintoreskoaren inguruan, ederki zaindutako etxeak nabari dituena.
Bi herri guneak batzen dituen Legia karrikak opari egiten dio bisitariari, herriko etxe gotiko bakarra bertan baitago.

Udalerri horretako kaleetan barrena ibiliz, oinetxe zoragarriak ikusiko dituzu. Horietako batzuetan familia ospetsuak bizi izan ziren, Baroja familiaren Itzea etxean, esaterako.

Udaletxeak, halaber, txunditurik utziko zaitu. Barroko estiloko eraikin horrek marrazki alegoriko polikromatuak ditu hormetan. Fatxadak, ondorioz, oso itxura berezia du. Julio Caro Barojak egin zituen marrazki horiek.

Nafarroan mantendu diren antzinako dantza zenbaitek nekazaritza- zein abeltzaintza-jardueren errito zaharrak gordetzen dituzte. Berako Makil dantza, kasu, dantzarien mugimenduak jorraldi lanarenak baitira. Herriko bestak abuztuaren hasieran ospatzen dira, San Estebanen omenez.

Ba al zenekien...?

Bide berde honen ibilbidea "Ederbidea" proiektuaren eta Norvegiako Ipar Lurmuturretik abiatu eta Portugaleko hegoalderaino iritsiko den Eurovelo ibilbide sarearen 1. ibilbidearen, "Atlantikoko Kostaren Bidea" delakoaren, parte dela?

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

Bidexkaren katalogazioa: Beste batzuk

Bide mota: Bestelakoa, Errepidea, Hartxintxarra

Forma: Lineala

Oharrak

Tuneletatik igarotzean kopeta-argiak edo eskuargiak erabiltzea gomendatzen da.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria LEGASA
  • Zonaldea Pirinioak
  • Esteka interesgarriak
  • Bidexka tematikoa Bide berdea / Bide naturala
  • Luzera 35
  • Zailtasuna Behe
  • Desnibela 70 m
  • Egokia hauentzat: Bizikletaz, Haurren silletak, Zaldiz