Auriztik hegoaldera abiatuta, bideak Aurizberriraino eramanen gaitu. Azken hori ere nafar Pirinioetako herri interesgarria da bere hiri egituragatik. Horrela, etxeak ederrak dira eta gehienak karrika nagusiari begira daude. Bitartean, erromesak Santiagorantz doaz tipi-tapa, tantaka-tantaka, etenik gabe.
Hango hirigintza-egituran, etxe ederrak daude kale nagusi bati begira; erromesak iragaten dira etengabe kale horretatik, Santiagorako bidean.
Errege Teobaldo II.ak sortu zuen 1269an eta, mugakide duen herria bezala, frantsesek erraustu zuten XVII. mendean. Bere arte ondareari dagokionez, San Bartolome eliza nabarmenduko dugu, 1961ean eraikia. Zehazki, urregintzako pieza interesgarriak ditu, esaterako, elizako gurutzea, errenazimenduko estiloari jarriki egina.
GastronomiaEz galdu inguru honetako gastronomia goxoa dastatzeko aukera. Bazter hauek famatuak dira amuarrainagatik eta ziza eta onddoetarako dagoen tradizioagatik. Zalantzarik gabe, guztien artean onddo beltza da jendearen onddorik gogokoena. Aukera izanen duzu inguruko jatetxeetan ziza nahaskiekin batera dastatzeko, udazkeneko hilabeteetan.