Pirinioaurreko arroen bihotzean. eta Nafarroako erdialdeari bide eginez, Agoitz dago, Iruñetik 28 kilometrora. Lau begiko Erdi Aroko zubi noble batetik, Bidelepuko zubitik, behera datorren Irati ibaia ikus daiteke.
Agoizko erdigune historikoa harresi batek babestu zuen, XVI. mendera arte, eta oraindik ere harlanduzko jauregiak ikusi daitezke, batzuk armarriz horniturik, arku zorrotzekoak, zurezko ateburuak eta leiho barrokoak dituztenak.
Denetan aipagarriena
Argamasilla de la Cerdakoen etxea da, estilo errenazentistakoa, L itxurako oinplanoa duena. Jauregiaren aurrean, udalerriko mutur batean, San
Migel eliza itzela altxatzen da. Elizan nabarmengarriak dira, batetik, XVIII. mendeko erretaula,
Joan Antxietak 1580. urtean eraikitako erretaula batetako zenbait zatiz baliaturik egindakoa, eta, bestetik, iparraldeko gurutzaduran kokaturik dagoen irudia, Ama Birjina Haurrarekin, bai eta hegoaldeko gurutzaduran ageri den Gurutziltzatua ere, hori eskultore beraren artelana. Aipagarria da Erdi Aroko bataiarri ikusgarria ere.
Herrira hurbilduz gero, ez ahaztu
Agoizko kostrada dastatzea, herriko postrerik gozoena eta tipikoena.
Ba al zenekien...?
A tan solo 3 km de Aoiz, puedes llegar en coche hasta la misma presa del Embalse de Itoiz, donde encontrarás un área de acogida con paneles interpretativos sobre esta obra hidráulica y la localidad de Aoiz.
Bisita gidatua
Deskripzioa:
existen visitas guiadas combinadas que incluyen varios de estos recursos además del puente medieval de Aoiz:
Bisitaren prezioa:
Consultar precio de las visitas individuales y los descuentos de las visitas combinadas.
Enpresa kudeatzailea:
637 448 107