Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Patroi jaiak
Multimedia
Eguraldia
buztuaren 14tik 20ra egiten dira Jasokundearen Andre Mariaren (abuztuaren 15a) eta San Sebastianen omenez (abuztuaren 16a), bi-biak hiriko patroiak baitira; horrela, hotsandiko ekitaldi erlijiosoak eginen dira, eta udalbatza joanen da haietara, dantzari, gaitero, txistulari, erraldoi eta kiliken konpartsa eta zibilez lagunduta.
Abuztuaren 14ko arratsaldean, berezia da Salbera egiten den igoera. Santa Maria elizan, bizilagunez eta bisitariz mukuru betea dagoela, interpretatzen da otoitz kantatu eder hori.
Goizeko zortzietan, dianak izan eta gero, zezen-entzierro bizi-biziak egiten dira. Festetako goizak kolorez eta alaitasunez beteak izaten dira, bikainak kaleetan zehar ibiltzeko erraldoiekin eta jotari-rondallekin batera; bestela ere, patio edo kaleetan hamarretakoak partekatzeko aukera izanen duzu, adibidez, bildots-saiheski, ogi-mami, edo kalderetez osatutakoak.
Musika ugari izanen da kale eta leku publiko gehienetan; gainera, gazteen koadrila ospetsuek, peñek, girotuko dituzte kaleak, eta bereziki erakargarria bilakatuko dute hiria abuztuko aste horretan zehar.
Festen programaren osagarri, zezenketak eta nobilladak, haurrentzako antzerkia, herri kirolak, dantzaldiak eta gazteentzako kontzertuak