Antolatu bidaia

Basabere granja-eskola

Naturaren interpretazio guneak / Baserri-eskola

Eguraldia

Mikelen eta Ángelen ilusioak sorrarazi zuen Basabere; bi anaia dira, baratzea eta animaliak modu tradizionalean zaintzearen eta haztearen oso zaleak, betiere iraunkortasunari begira; horrela, beren granja ederra bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaini nahi diote Lezaunera hurbiltzen den edozeini. Herri txiki hori Iruñetik 35 minutura besterik ez dago, eta natura ingurune zoragarri batean dago.

Bisita modu librean edo gidatuan egiteko aukera izanen duzu, zuk nahi bezala. Eta bigarren kasuan, etxeko produktuen aperitibo edo menu bat dastatzeko aukera ere egonen da, baita haurrentzako tailer batean parte hartzeko ere. Eta zure neurrira egindako plan bat nahiago baduzu, esaiezu zein den zure plana eta zure beharretara egokituko dute bisita.

Bisita harrera-lekuan hasiko da, hantxe emanen baitigute ongietorria. Leku horretan egiten dira ogia eta mamia egiteko tailerrak, baita birziklatzeko tailerra eta mota guztietako eskulanak egitekoa ere. Bertan hegazti harraparien gunea dago, baita ahate, zisne eta dortoka espezie batzuen bizilekua den urmaela ere.

Bidexkatik aurrera baratzera iritsiko gara; han bertako produktuak eta sendabelarrak hazten dira. Aurreraxeago, granjaren eremua dago, animalia exotikoz betea, hala nola Afrikako ahuntz nanoak eta bertako Azpi Gorri ahuntzak, txerri vietnamdarrak, Royal Palm indioilarrak, Patagoniako erbiak edo ostrukak.

Basoan granjako apopilo basatienak bazkatzen dira, beren habitat naturalean, besteak beste, Andaluziako zaldiak. Belardia hesiz inguratutako belardia da, leku atsegina Basabereko animalia guztientzat.

Erreskate-zentro bat ere badago bertan, eta han elkarlanean aritzen dira beste elkarte batzuekin utzita bizi diren edo tratu txarrak jasan dituzten animaliei babesa emateko; bertan ere biltegi bat dago animalia bakoitzaren jana gordetzeko, eta mota guztietako jakiak biltzen dira han: zerealak; lastoa; pentsu konposatua; frutaz eta berduraz beterik dagoen hozkailu bat wallabientzat eta oilasko- eta untxi-haragiz beteriko izozgailua hegazti harraparientzat.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 22 de diciembre: sábados, domingos y festivos, de 10:30 a 19:00.
  • Día 12 de octubre (festivo): de 10:30 a 19:00.
  • Puente de noviembre (del 1 al 3): de 10:30 a 19:00.
  • Puente de diciembre (del 30 de noviembre al 9 de diciembre): todos los días, de 10:30 a 19:00.
  • Entre semana, apertura para grupos reservando con antelación.

Invierno:

  • Del 23 de diciembre al 31 de enero: cerrado.
  • A partir del 1 de febrero: sábados, domingos, festivos y puentes, de 10:30 a 19:00.

PREZIOAK

Precio entrada: 7,00 €

Oharrak: Visita libre:

  • Niño (de 3 a 14 años, ambos incluídos): 5€.

Bisita gidatua

Deskripzioa: disfruta de una experiencia única en plena naturaleza, visitando nuestros animales de granja, animales silvestres del centro de rescate, huerto ecológico y realizando diferentes talleres.

Bisitaren prezioa:

  • Visita guiada y pincho, adultos 10€ y niños 7€.
  • Día completo: visita guiada+pincho+menú+ludoteca para niños: 28€/adulto y 20€/niño (mayor de 3 años).

Ordutegia - Todo el año:

  • Todos los días de apertura, a las 11:30 y sábados, a las 17:00.
  • Grupos, consultar también disponibilidad fuera de horario habitual.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa