Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Eremu kultural moderno bat da, eskaintza gaurkotua eta bariatua duena, Tuterako erdialdean bertan.
Tuterako alde zaharretik hurbil, Gaztambide antzokiak 30eko hamarkadako etxebizitza-eraikin baten beheko solairua eta solairuartekoa hartzen ditu.
Mende erdia baino gehixeago egon zen zabalik, eta Nafarroako handiena zen hasiera batean; 90eko hamarkadan itxi behar izan zuten. Egindako azken zaharberritze-lanei esker instalazioak hobetu dira, eta eszena-eremu modernoa eta egokia bilakatu dute jarduera kultural eta artistikoak egiteko. Aukera on bat primeran pasatzeko, Erriberako hiriburuan bertan; izan ere, musika, dantza, antzerkia eta txikientzako programazio berezia dago bertan.
la venta de entradas se puede realizar en el SAC del Ayuntamiento (de lunes a viernes), o en las taquillas una hora antes del comienzo de cada espectáculo.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da