Normalean Nafarroako Erriberako baratzeetatik etortzen bada ere, borraja Mediterraneoko belarki-laborea da. 30 eta 70 cm tarteko altuera erdietsi dezake, eta bere zurtoina berde ilun kolorekoa da, mardula, hutsa, ilez estalia eta adarrez josia. Ukitzerakoan latza bada ere, ahosabaian gozoa eta leuna da,
ahoan oso urtsua izanik.
Urte osoan zehar ekoizten den arren, kontsumitzeko urtarorik egokiena
uda da. Patatekin jan ohi da, barazki-menestran edo osagarri moduan haragi eta arrainekin batera.
Nafarroako mugetatik at, orain dela gutxi hasi da kontsumitzen kontserban edo freskoa, belar txartzat jotzen baitzen. Bitxikeria gisa, aipatuko dugu erlezain nafarrek barazki hori ereiten dutela erlategien inguruan, landarea laboratzearen ondorioz lortzen den eztiaren.