Alhama ibaiaren ertzean kokatua, Errioxako mugan, Erriberako hiriburutik gertu. Hirigunean Erdi Aroko arrastoak eta zenbait modernoagoak ikusiko dituzue.
Kortijoko Erdi Aroko edertasuna antzeman ezazue: herri gune txiki bat da, T itxurako karrikaz josia. Tokiari kategoria ematen dion penintsulako
lehen zenobio zistertarra den
Andre Maria Monasterioaren inguruan kokatua.
Garai modernoagoak aurkitu bere erdialdeko kale zuzen eta zabaletan gora eta behera ibiliz. Eskas dira noblezia-etxeak, monasterioak halakoen eta armarriak agertzen zituzten etxeetan egitea guztiz galarazi baitzuen.
Bécquer poetak ostatu hartu zuen bainuetxe aldera Fiterotik ateratzean, XVI. mendeko guruztokia ikusiko duzue. Gurutz hartantxe abade berriari harrera egiten zioten baita monasterioraino prozesioan lagundu ere. Une hura betiko gordea da, tenpluko klaustroaren erliebe baten harrian zizelatua baitago.
Fiteroko bainuetxe zaharrean 1600. urtean Juan de Palafox y Mendoza gotzaina eta erregeordea sortu zen, eta bainuetxeko hotel batek haren izena hartu du. Tradizioak dionez, Juanen amak hala aginduta neskame batek sasiko haurra izateagatik Alhama ibaira bota behar zuenean, bainuetxeko alkateak ikusi eta haur gaixoa bere bizkar hartzeko konpromisoa hartu zuen.
Fiterotik ibilbide anitz egin daitezke, kobazuloraino doana bezalakoa. Bécquer idazlearen esanean, bertan gauero printzesa mairu bat agertzen da, koban zauritua datzan bere mutil maite kristauarentzat ur bila dabilena.
Fiteroko jaiak Bardako Ama Birjinaren omenez dira eta irailaren 8aren hurrengo igandean hasten dira.
Ba al zenekien...?
En 2017 finalizaron las obras de restauración del claustro del Monasterio de Fitero y ahora son visitables el claustro, la cocina medieval, el refectorio y la joya del monasterio, la sala capitular.