Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Ohar orokorrak
Askotan ibai-ertzetan dauden nekazaritza eremuak dira eta mota askotako laboreak dituzte, bai zurezko enborreko zuhaitzak (fruta arbolak) edo baratzekoak. Habitat hori maizago eta zabalago dago Nafarroako hegoaldean eta, batez ere, Erriberan, Ebro ibaiaren beraren ertzean, baita beste ibai handi batzuen ertzetan ere, Arga edo Aragoi ibaien ertzetan, kasu.
Hegazti-fauna
Azken urteotan idorreko laborantzako azalera handiak sail ureztatu bilakatu dira, eta, horiek ingurune gaitza dira hegazti espezie gehienentzat. Baratze tradizionalak, zabalera gutxiagokoak eta landare-hesi, erripa eta zuhaiztiak tarteka dituztela, askoz erakargarriagoak dira hegaztientzat eta haietan posible da espezie ugari ikustea.
Bertan dauden hegaztietarik asko inguruko herri zein hirietatik heldu dira eta elikatzera joaten dira baratzeetara.
Ikusten diren hegaztien artean, honakoak daude: miru beltza, miru gorria, zapelatz arrunta, belatz gorria, kuku europarra, argi-oilarra, lepitzulia, usapal arrunta, buztanikara zuria, kutturlio arrunta, zozo arrunta, birigarro arrunta, ihi-txoria, kaskabeltz handia, belabeltza, mika, araba zozo beltza, etxe-txolarrea, landa-txolarrea, karnaba, txirriskil arrunta, txorru arrunta, hesi-berdantza eta gari-berdantza.