Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Entzuten al duzu? Motorra da, orro egiten duena gero eta hurbilago dagoen zeruertzerantz abiatzean.
Nora doa? Nafarroara, zu bezalako errepidezaleentzat ezin erakargarriagoa da-eta. Hemen esperientziarik hoberena biziko duzu, eta modurik seguruenean.
Konbentzitu zaitugu? ;)
Baina, gurpil gainean disfrutatzen dutenentzat, benetan gustagarria dena gure herrialdeko asfaltozko bideak dira. Bide bihurriak, gailurretaraino eta mendateetaraino heltzen direnak; zuzengune luze-luzeak, lur lau zabalen artean zeruertzera abiatzen direnak; eta geltoki ederrak diren begiratokiez hornitutako bideak, leku paregabeak oparitzen dizkizutenak.
Zuk denbora ez galtzeko, 10 bide prestatu dizkizugu:
Berotu motorra A-15ean, eta gozatu mendi paisaiez Lizarrustiko bihurgunetan, Aralar parke naturalaz eta Urbasa mendiaz harago.
Iparraldetik goaz, "Nafarroako Suitza" izendatu duten partetik: hariztiak, aziendak bazkatzeko larreak, eta eskualdeak berezko duen landa arkitekturako baserriak.
Nafarroako hego-ekialdetik goaz, malda txikiko mendateetatik, Esa urtegiaren inguruan, eta Foru Komunitateko herri garrantzitsuetako batzuetatik igaroko gara, bide azkar eta eroso batetik, Iruñean bukatu arte.
Nafarroako ipar-ekialdetik goaz, mendi garaietatik, pagadien, pinudien eta belardi alpinoen artean eta, azken tartean, Ebroren ibaiadar piriniotarretako arroilen eta haitzarteen ondoan.
Belatetik goaz, Pirinioetako atetik, eta itsasoraino jaitsiko gara sigi-saga eginez, gero mendira itzultzeko, eta Iruñean bukatuko dugu.
Nafarroako hego-ekialdetik goaz, Erdi Aroko gaztelu eta herrien ondoan. Tarte batzuetan Nafarroako Ubidearekin paralelo goaz, malda gutxiko tokiko errepideetatik, eta Iruñean bukatuko dugu.
Etxauri mendatetik, Estellerriko mahatsondoen eta olibondoen artean, herri historikoetatik igaroko gara, Donejakue bideak Nafarroan duen azken tartean.
Bi Nafarroen mugaldetik goaz, Baztango muino berde izurtuetatik Nafarroako Pirinio Zentraleko gailurretara, eta hortik mugaz bestaldeko Baigorrira.
Mendi bide laburra, Nafarroaren zati aldapatsu, oihantsu eta berde batetik, Pirinioen mendipean.
Nafarroako Erriberako ordokietatik goaz, zuzengune luzeetatik, paisaia zabalen eta herri historikoen ondoan.
EGIN BIDE GUZTI-GUZTIAK
Nafarroako Zirkuitua: Los Arcos
Bertan, zuk nahi duzuna bezalakoa bilatzen duten pertsonekin bildu eta denbora pasa dezakezu. Eta zer da hori? Ba, erabateko zoriontasuna bi edo lau gurpilen gainean.
3.933 metro ditu, eta 6 bihurgune ezkerraldera eta 9 eskuinaldera, benetako adrenalina sentitzeko. Ihesbideak dituen ibilbidea, autoetarako, motorretarako eta F1eko bolidoetarako diseinatutakoa.
Turismo handiak, kirol-gidatzea, drifting-a, karting-a, gidatzea txandatan eta egun jakin batzuetan, off road-a, lehiaketako probak... Esperientzia ahaztezinak ibilbide moderno, ausart eta seguru batetik gidatzeko.
Los Arcosko Zirkuituko adrenalina
Adrenalina del circuito de Los ArcosBaina bidaiatu modu seguruenean, Nafarroak erakunde ofizialek ezarritako arau guztiak errespetatzen baititu. Ostatuak, tabernak eta jatetxeak… Ibilgailuak edonora eraman zaitzake, baina leku horiek behar bezala babestuak eta zu hartzeko prest egonen dira beti.
Errepidera!