Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
SARRERA
Hala ez bada, hurbildu zaitezte, zuen kutunekin, udazkenean edo neguan efektu hori ezagutzeko.
Udazkenean, tenperatura atsegina da, eta sakonki gozatzen ahalko duzue natura zoragarriaz eta landetxe nafar xarmagarriez. Begiz jo, ederrak baitira.
Eta neguan, mmm… imajinatu irudi idiliko hau: tximinia piztua egongelan... gustukoa duzu, ezta? Oinutsik ibiltzea zoruzko zoruan, leiho-oholak irekitzea, paisaia zoragarriak -batzuetan elurtuak- ikustea, eta bakean zaudela sentitzea... Hori da hori deskonektatzea!
Gure landa apartamentu eta etxeek ospe ona dute, baina orain prestatu dira zuek inoiz baino hobeki egoteko. Segurtasun protokoloak betez, eta higienea eta garbitasuna areagotuz, zuek lasai eta ongi pasatzeko.
Gainera Nafarroak independenteki alokatzen diren ostatu asko ditu, halako gehien dituzten autonomia erkidegoetako bat da, eta hori gaur egun oso egokia da; beraz, azkar mugitu, okupatzen ari direlako ;)
"Nafarroa efektua"k harrapatzen zaitu inguruan duzun edertasunagatik. Autonomia-erkidego honek harritzen omen zaitu, eta hala badiote... Deigarria omen da herrien eta etxeen kontserbazio ona. Baita ere etxeen aniztasuna, oso ezberdinak baitira Pirinioetako baserriak iparraldean, eta Erriberako etxe xumeagoak hegoaldean. Ez galtzeko moduko herriak dira Erronkari, Otsagabia, Elizondo, Gares, Uxue...
Eta paisaiak, berdin. Harrigarriak dira, anitzak eta osasuntsuak. Familian bide polit batetik ibiltzea, ba al da plan hoberik? Eta bere energia ona sakon bereganatzea. Eta animaliak ikustea, fruituak biltzea, errekastoaren alde batetik bestera jauzi egitea... Gero, plana borobiltzeko, herriko tabernan txistorra pintxo goxo bat jan dezakezu. Zertarako besterik?
Orain egiteko asko ez dagoela badirudi ere, sektorean proposamenek bor-bor egiten dute, zuek ez aspertzeko. Besteak beste, gauez izarrei begiratzea, geocaching jolasetan aritzea, orga batean paseatzea, eztitegi baterako bisita gidatua, ogia egitea, bisita mikologikoak egitea antzezleen laguntzarekin, edo haurrek Iruña bisitatzea.
Hitz batean, ez zarete aspertuko!
A!, eta ziurrenik asko gustatuko zaizuen abentura iragan dezakezue Baztan-Bidasoa eskualde berdeko bi parkeetan, sekulako tirolinez beterik baitaude, adrenalina botatzeko. Hemen behean duzue parkeei buruzko informazioa.
Tirolinak ditu (sekulako ikuspegiak hortik goitik!), ur-parke bat, via ferrata bat, megapendulu adrenaliniko bat -100 metrotik gorako erorketa askea duena- eta bere haurride txikia -”bakarrik” 30 metroko erorketa askea duena-. Nor ausartuko da?
Konplexu honetan Nafarroako tirolina luzeena dago (900 metrokoa!), eta jarduera asko, hala nola ibilaldi tematikoak naturan, zaldi gaineko ibilaldiak, zubi tibetarra, bizikleta parkea… Ingurune zinez idiliko batean. Eta, are gehiago, lo egiteko aukera asko duzue: gazte-aterpetxe moderno bat, jauregi bat, edo luxu-luxuzko bordak; hiruetan, higiene eta segurtasuna bermaturik daude.
Nafarroa natura da. Gure identitatea estu lotua dago Ama Lurrari. Hona hemen adierazgarri bat:
Atsegin hartu familian, mendiek, haranek eta magia kutsu batek osatutako parke natural bateko bide eta bidezidorretan ibiliz. Pagadi sorginduak, turkesa koloreko Urederra ibaiaren iturburuak eta Pilatosen begiratokiko ikuspegiak merezi dute zuok denbora ematea bertan.
Europako pagadi handienetako bigarrenak musika dakar belarrietara, eta plazera ere bai, ikusi bezain laster. Kondairetako paisaia hau Nafarroako Pirinioetako erdian dago; 17.000 hektarea ditu, ia birjinak direnak. Zain dituzue hariztiak eta pagadiak, larreak, errekak eta uharrak, Irabiako urtegi ospetsua eta flora oparoa.
Erratzutik bide bat dago pagadi eta gaztainondoen artean, Xorroxin ur-jauzian amaitzen dena; bertan, natura haren osotasunean agertzen da. Lekuak benetan merezi ditu bidea egiteko behar diren bi orduak. Hitz egin dezatela irudiek.
Nafarroara bidaiatuko baduzu, zer gutxiago denboran atzera ere bidaiatzea baino, ezta?
Probintziako hegoalderantz abiatuta, latitude txikiago batera heltzeaz gain, Erdi Aroan murgilduko zarete. Erdi Aroaren kutsua aurkituko duzue gure ondareko berebiziko egituretako bitan: Erriberriko jauregia eta Xabierko gaztelua.
Liluragarriak eta itzelak dira, aldi berean.
Luxua eta dotorezia dira Erdi Aroko jauregi erraldoi honen ezaugarriak; monumentu nazionala deklaratu zen 1925ean. Bere barnetik paseatzean eta dorreak bisitatzean, Nafarroako identitatearen hainbat mendetako historia barneratzen da; bisita ezin gomendagarriagoa da edozein adin eta tokitako edonorentzat.
Erdi Aroko gotorleku sendo hau X. mendekoa da, eta bertan jaio zen San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroako zaindaria. Dorre altuek eta egitura bereziak berekin dakarte erromesaldi tradizional bat, “Xabierraldia” izenekoa. Gazteluko museoak gazteluaren sekretuak eta santuaren bizitzarenak ezagutarazten dizkigu.