Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Zer iruditzen zaizu BTT ibilbide bat egitea natur ingurune txundigarri batean? Zenbat alditan egin dituzu mendi-ibiliak udazkenean pagadi batean? Eta zenbat gau eman dituzu basamortu erdian, izarrez beteriko zerupean?
“Nafarroa efektua”ren zati bat ezagutzear zaude, ama lurrari dagokiona, orain behar-beharrezko dugun haizea ematen diguna.
Jarrai iezaguzu, eta erakutsiko dizugu.
NATURA, Nafarroan maiuskulaz idazten delako. Desilusiorik ekartzen ez duelako, eta gauza onez betetzen gaituelako. Energia, oxigenoa eta askatasuna ematen dizkigu. Gauza harrigarriak ikusiko dituzu: basoak, ibaiak, mendiak, arroilak, iturri naturalak, zaldi askeak, orein izutiak, saiak, arranoak...
Gainera espektakulua doakoa da, eta horretaz gozatzeko aukerak, ia amaigabeak. Bizikletaz hasiko gara; eutsi ongi, bihurguneak baitaude!
Sentitu adrenalina zure mendiko bizikletarekin. Baditugu abenturaz beterik dauden eta hainbat maila dituzten ibilbideak, modan dagoen jarduera horretaz goza dezazun.
Gure lurraldeak paisaia ugari ditu, eta guztientzako lur motak. Ordoki etengabeak ditugu, eta malda handiko lurrak, basamortuko bazterrak eta baso mardulak; bide berdeen sare bat ere bai, 120 kilometrorik gorakoa.
Donejakue bideko etapez gain, Eurovelo 1 bideko tarte handia ere badugu, eta bizikletaz ibiltzeko errepide eta bidezidor asko.
Azpiegiturak inbidiagarriak dira, eta ikuspegiak... badakizu, Nafarroakoak. Ahaztezinak.
Nafarroan esan ohi dugun bezala, bazatoz bizikletaz ibiltzera?
BTTaren zirraraZer iritziko zenioke ibiltzen hasi eta zirrara sentitzeari?
Ba horixe senti dezakezu oinez edo bizikletaz ibiltzen bazara Nafarroako baso batetik udazkenean. Natura hutsa da, bizia bor-bor ari baita edonon. Zuhaitzetan kolore anitzak aurkituko dituzu, eta lurrean, aldiz, onddoak, perretxikoak, gaztainak, orbel biguna eta askotariko animaliatxoak. Hurbildu zaitez Kintora, Bertizera, Leitzalarreara, Orgira edo Iratira. Biziagoturik aterako zara hortik. Neguan joaten bazara, tonu apalagoak ikusiko dituzu, baina ama lurraren handitasun berdintsua.
Gogoratzen duzu? “Nafarroa efektua” da
Eta mendian ibiltzeko beste bideren bat? Ba bide berdeak, kasurako. Trenbide zaharrak dira, orain ibiltzeko seinaleztatuak; luzera ezberdina dute (6 km laburrena, 76 km luzeena), eta idealak dira paseo naturala eta historikoa atseginez eta errazki egiteko. Nafarroan 5 bide berde ditugu.
Eta, orobat, bidezidor asko, aukera asko eskaintzen dituen sare oso bat. Batzuk basoetatik doaz, beste batzuk Urederra bezalako ibai turkesen iturburura iristen dira, kasu batzuetan antzinako lanbideez hitz egiten ditugte, edo dolmenez, edo artzainez... Eta, oro har, ibilerrazak dira, adina eta sasoia edozein direlarik ere.
NAFARROAKO BIDEZIDORRAKGustatzen bazaizu zeure buruari erronkak jartzea, edo aukera zailena aukeratzea, gero kontatzeko plazer hutsagatik... ideiaren bat emanen dizugu. Eta gauza errazagoak nahiago badituzu, zuretzat era badugu planik! Ez kezkatu.
Gustatzen al zaizkizu arrisku handiko kirolak? Hala bada, ausartu delta hegalean edo parapentean jauzi egitearen emozioa sentitzera eta zerua zeharkatzera pagadi, larre eta paisaia zoragarrien gainetik. Eskalatu mendiak, jaitsi ibaiak raftinga eginez, eskalatu pareta bertikalak, jaitsi arroilak edo jauzi egin tirolina erraldoi batean.
Nahiago al duzu jarduera lasaiagorik? Kasu horretan, ibili mendian, egin iraupen-eskia edo ibilketa nordikoa, alokatu bizikleta elektriko bat, edo kontratatu 4x4 ibilgailu bat -txoferra eta guzti-. Halakoetan arriskua ezin da aitzakia izan...
Alde ilun bat al duzu, agian? Orduan hurbildu zaitez ihes gela batera -orain aire zabaleko proposamenak dituzte-, ebatzi hilketa bat zure hotelean bertan, bisita gidatu misteriotsuak egin, eta ezagutu sakonki sorginen mundua.
"Nafarroa efektua" espero al zenuen?
ABENTURA NAFARROANIlargitik ibiltzeko aukera izan al duzu inoiz? Ezin zaitugu haraino eraman, baina antzeko paisaia batetik ibiltzera animatzen ahal zaitugu: Errege Bardea.
Biosfera-erreserba, bertakoak zein kanpokoak harritzeko gai dena. Eta badu arrazoirik: edertasun basatia duen basamortu horretan, hainbat film eta telesail ospetsu grabatu dira (adibidez, Game of Thrones). Bertan, denboraren joanak eta higadurak paisaia bitxia sortu dute, ilargiko lurraren antza duena eta amildegi zorrotzek, goi-lautada lauek eta mendixka bakartiek osatzen dutena.
Egin harro egoteko moduko argazkiak, eta, ez galtzeko, paseatu bizikletaz, segwayz edo 4X4 batean, eremua ezin hobeki ezagutzen duten gidariak alboan dituzula.
BARDEAREN XARMAZeure burua imajinatzen al duzu basamortu natural baten erdian, aire zabalean, izardun zeru handipean? Eta suite zoragarri batean, zuhaitz baten adaburuan? Eta mendi baten bihotzean dagoen kobazulo batean?
Geure burua imajinatzen dugu hor... eta zuk?
Munduko toki jakin batzuez ari gara, erabateko intimitatearen sentsazioa pizten dizutenak eta, aldi berean, askatasun betearen sentsazioa ere bai. Eta originaltasuna, zergatik ez esan.
Bai, existitzen dira, eta proposatzen dizkizugun ostatu bereziak horren adierazgarri dira. Diseinu bereziko hotel bat Errege Bardeara begira, yurta mongoliarrak, zuhaitz gaineko logelak, koba-etxeak, luxuzko bordak Pirinioetara begira...
Esnatu urtean behin gutxienez halako toki batean; behin eginez gero, ziur berriz eginen duzula.
Gozamena izan, sentitu “efektua”, badakizu zertaz ari garen...
OSTATU BEREZIAKEtorri zapitxo gorria janztera, beldurrik gabe. Izan ere, erakunde ofizialek ezarritako arau guztiak betetzen ditugu.
Ahaztu ziurtasunik ezarekin, eta ekarri zurekin hainbat jardueraren bidez ederki pasatzeko gogoa: BTT, familiarekin bizikletaz, mendi-ibiliak, edo natura liluragarrian egiteko bestelako abenturak.
Probatu “Nafarroa efektua”, ez baitu parekorik!