Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Nafarroa efektua

Ezagutzen al duzu "Nafarroa efektua"?

Nafarroara datozen lagun asko harritu egiten dira iparraldetik hegoaldera artean dauden kilometro gutxitan askotariko paisaia oparoak daudela ikustean. Baina Nafarroa aniztasun natural eta kulturaleko erresuma bat da, galtzeko aukera ematen duena azkenean nork bere burua aurki dezan.

Ezagutu emozioen kontrasteak, hiri garbi-garbiak, tradizioak, identitatea, paisaia zoragarriak eta oso ondare artistiko oparoa, ongi zaindu dena, baina beti etorkizunari begira dagoen ikuspegi berritzailetik.

Efecto Navarra

“Nafarroa efektua”k magia hori du gustu guztientzat eta nahi duzun bezala bidaiatuz goza dezazun: lagunekin, familiarekin, bikotekidearekin edo zeure buruarekin baino ez. Gainera, esaten da nafarrak jatorrak garela eta hemen ongi bizi dela.

Oraindik ez duzu efektua ezagutzen?

Sei proposamen paregaberen bidez erakutsiko dizugu:

Segurtasuna, higienea eta garbitasuna

Nafarroak betetzen ditu osasun arloko erakunde eskudunek ezarritako gomendio eta araudi guztiak.

Utzi "Nafarroa efektua"ri zu limurtzen, ez baitizu huts eginen. Etorri, eta zapitxo gorria jantziko dizugu.

"Nafarroa efektua" ezagutu nahi dut: