Mapa eta bilatzea

Vía Verde del Plazaola

Iristeko moduan
Zikloturismoa

Multimedia

Vía Verde del Plazaola - Ciclistas en la vía verde del Plazaola
icono pie de fotoCiclistas en la vía verde del Plazaola
Vía Verde del Plazaola - Estación de Lekunberri
icono pie de fotoEstación de Lekunberri
Vía Verde del Plazaola - Vía verde del Plazaola
icono pie de fotoVía verde del Plazaola
Vía Verde del Plazaola - Interior del vagón, Lekunberri
icono pie de fotoInterior del vagón, Lekunberri

Eguraldia

Ciclistas en la vía verde del Plazaola 1914tik 1953ra, Iruñea Donostiarekin lotu zuen lehenbiziko trenbidearen kilometro batzuk egokitu ditu Plazaolaren Natur Bideak. Inguru horretako Turismo eta Informazio Bulegoa Lekunberriko geltoki zaharberrituan dago. Herria Iruñetik 50 kilometrora dago. Bagoi txikia bisitatzen baduzu, Plazaolaren egun handi haietara joanen zaizu gogoa, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako testu ederren bidez.

Geltokitik, eta Uitziko tunela egokitu ondoren (2.680 metro), etenik gabe egiten ahal da Lekunberri eta Andoain (Gipuzkoa) lotzen dituen 40 kilometroko ibilbidea. Leitzatik iragan, eta 12 tunel txiki zeharkatzen ditu bideak, horiek ere ederki egokiturik.

Lekunberriko geltokitik 2 kilometrora, jatorrizko bidea eten egiten da, eta alternatibo batetik jarraitu behar da; horretatik, eskailera batzuk igarota, Mugirora iritsiko gara. Mugirotik, desnibel handi samarreko pista batetik behera, Imozko tarte egokituarekin eginen dugu bat, San Migeltxo aisia-eremuan; gero, 6,3 km eginda, bidea Kaxama aisia-eremuan bukatuko da, ibaiko presa dagoen lekuan, Irurtzundik hurbil.

Natur Bidea oinez, txirrindulaz edo zaldiz egin daiteke, ez da aldapa pikorik eta era askotako paisaiak zeharkatzen ditu, den-denak berdeak.

Nola iritsi eta mugitu

Bidexkaren katalogazioa: Beste batzuk

Bide mota: Hartxintxarra

Forma: Lineala, joan-etorria

Bizikleta mota: Mendi bizikleta

Oharrak

  • La Kantina del Plazaola es una cafetería contigua a la Estación, que ofrece servicio de alquiler de bicis. Consulta los precios aquí.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa