Tuterako Andre Mariaren katedraleko Epaiketaren atea

Turismo kulturala Nafarroan

Gaurdaino iraun duen distira historikoa

Nafarroako turismo kultural erakargarria da. Izan ere, arrazoi franko dago horretarako.

Lurralde hau bidegurutze batean dago, aspaldi-aspalditik historia oparoa eta denetarikoa izan du eta horren ondorioz bere ondarean historiaurreko herrien ekarpenak, erromatarrenak eta musulmanenak biltzen ditu.

Horiei guztiei kristautasunaren ekarpen distiratsua gehitu behar zaie. Denen artean oparotasun artistiko aparta erantsi diete Nafarroako herriei eta hiriei, eta horregatik turismo-destino oso erakargarriak dira. Historiaurreko aztarnategiak, erromatarren garaiko herrixkak, Donejakue Bidean zehar eraikitako eliza erromanikoak eta gotikoak, gaur egun oraindik ere kantu gregorianoan aritzen diren monasterioak...

Nafarroa erresuma izan zen XVI. mendera arte; horregatik ageri da errege koroa armarrian. Gainera, foru komunitate bakarra da; ondorioz, mendeetan zehar elikatutako autonomia berezia du.

Eta ezin utzi aipatu gabe Nafarroa osoan ospatzen diren bestak: sanferminak, inauteriak, besta nagusiak eta jai etnografikoak. Denak ere Nafarroako nortasunaren eta berariazko ezaugarrien erakusgarri ederrak.

Nafarroako kulturaren beste ezaugarri bat euskara da, hizkuntza indoeuroparren familiakoa ez den Iberiar penintsulako hizkuntza bakarra. Nafarroako iparraldean ofiziala da gaztelaniarekin batera.

Hitzaurrea amaiturik, Nafarroan zer ezin duzuen galdu azalduko dizuegu, ongi baderitzozue.

Nafarroako ezinbesteko bisita kulturak

Egonaldia laburra izanen bada, badaude lau leku goren-gorenean, duten ospea dela eta nahitaez bisitatu beharrekoak. Horietatik abiatuta, gainera, beste herri eta monumentu eder batzuk ere bisitatzen ahalko dituzue, bidaia zertxobait luzatuz gero. Merezi du, zinez.

  • Donejakue Bidea orrialdera joan Erromesaren monumentua Erreniegako gainean

    Donejakue Bidea

    Bide honetan zehar erromesak joan-etorrian ibili dira 10 mendetan eta horri esker herriak sortu dira eta eliza gotiko ederrak eta zubi erromanikoak eraiki dira. Ondare kultural handi honi asko zor diogu.

  • Iruña orrialdera joan Iruñeko ikuspegia eta Arga ibaia

    Iruña

    Hiriburua. Hirigune historikoa guztiz apaina da, harresiak mendeetan egon dira zutik, parkeetan historia nabaritzen da, denda asko daude eta kultura bizi-bizi dago. Oraindik ez duzu Iruña ezagutzen?

  • Orreaga orrialdera joan Orreagako kolegiata

    Orreaga

    Orreagako Kolegiataren multzo zirraragarriaren sorburua XII. mendean dago. Donejakue Bidearen penintsulako atea da.

  • Erriberriko gaztelua orrialdera joan Erriberriko Errege-erreginen Jauregia

    Erriberriko gaztelua

    Kultura-intereseko ondasuna da 1925etik. Bisitari gehien izaten dituen Nafarroako tokietako bat da. Ez gelditu ikusi gabe gazteluko dorre almenadun bitxiak eta leihate gotikoak...

Kultur jarduerak, utzi gidatu eta kontatu diezazutela

Gure historia eta kultura zehatz-mehatz ezagutu nahi badituzu, tokiko gidari profesionalekin batera egitea gomendatzen dizugu, beren lurraldea primeran ezagutu eta hartaz harro-harro baitaude. Zure denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta bisitari etekin gehiago  ateratzeko modu bat.

Kontsultatu hemen kultura- jarduera guztiak

Nafarroako artea eta monumentua

Ezin da azaldu Nafarroako kultura-ondarea erresumako errege-erreginek eta gobernariek eraikiarazi zituzten eraikin handientsuez hitz egin gabe. Izan ere, garai guztietako agintariei esker gaur egun Nafarroa beterik dago gazteluz, eraikin erlijiosoz eta eraikin zibilez; hona batzuk:

Nafarroako artea eta monumentua
  • Xabierko gaztelua

    Xabierko gazteluak milaka bisitari hartzen ditu urtero, eraikinaren berezko balio artistikoagatik ez ezik, baita 1506. urtean bertan jaio zelako San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroako eta misioetako zaindaria. Gainera, urtero “Xabierraldia” esaten zaion erromesaldi ospetsua egiten da: milaka nafarrek kilometro asko egiten dituzte oinez saindua ohoratzeko.

    Erdi Aroko gotorleku hau X. mendearen hasieran hasi zen eraikitzen; denetarik du: dorreak, ziegak, matakanak, kuku-leihoak eta are zubi altxagarria ere. Barruan, ibilbide bat prestatu da sainduaren bizitzako pasadizoak azaltzen dituzten dioramekin, gazteluaren eta herriaren historiari buruzko museoa dago, bai eta pinakoteka interesgarria ere

    Xabierri buruzko argibide gehiago
  • Iruñeko Andre Mariaren katedrala

    Fatxada neoklasikoaren soiltasunak kontraste handia egiten du barrualdeko estetika gotikoarekin. Barruan, erdiko nabean, Nafarroako Carlos III.aren eta haren emazte Gaztelako Leonorren hilobi ederra dago, alabastroz egina.

    Nolanahi ere, katedraleko harribitxia klaustroa da; bertako bi ateak oso ederrak dira. Mundu osoko eraikin gotiko bikainenetakoa da; horregatik, bisitariak ezinbestean pasatu behar dira bertatik. 

    Hoberena bisita gidatua kontratatzea izanen litzateke. Gainera, ahal duzuela, igo zaitezte kanpandorrera: hirigune historikoaren ikuspegiak merezi du nekea.

    Iruñeko katedralari buruzko informazio gehiago
  • Tuterako Katedrala

    Estilo gotikoan eraikitako eliza hau kultura-intereseko ondasuna da. Hiru ataritzar dauzka eta ikusgarriena Azken Judizioaren Ataria da.

    Klaustro erromaniko bikaina dauka, ezagutu beharrekoa.

    Tuterari buruzko informazio gehiago
  • Artaxoako harresia

    Harresi zaleak bazarete, hau nahitaez ikusi behar duzue.

    Harresidun herri hau Erdialdean dago. Harresietan bederatzi babes-dorre daude.

    Arnasestuka utziko zaituzte, seguru.

    Nafarroako beste gaztelu batzuk ezagutu nahi ditut
  • Aralarko San Migel santutegia

    Santutegi hau ezagutzeko 1.200 metroko garaieran dagoen behatokira igo behar da.

    Eraikinak mila urtetik gorako historia luzea erakusten du. Eitez, ez dauka apaindura handirik baina, erretaula erromanikoagatik baino ez bada ere, bisitak merezi du.

    San Migeli buruzko argibide gehiago
  • Iruñeko harresiak

    XVI. mendean eraiki ziren hirigune zaharraren inguruan eta orduan bezala daude ia-ia.

    Ikusi beharrekoak dira: kultura-intereseko ondasuna izateaz gainera, ingurune ederrean zehar bost kilometroko pasealdia egiteko aukera ematen dute.

Nafarroako monasterioak

  • Leireko monasterioa

    Leireko monasterioa

    Erdi Aroko monumentu-multzo honetan mistizismoa eta natura biltzen dira. Nafarroako ikonoetako bat da.

    Gaur egun monje beneditarrak bizi dira bertan. Barruan errege-erreginen hilobiak daude, bai eta kripta erromanikoa, ganga gotikoa eta Porta Speciosa ospetsua ere.

  • Irantzuko monasterioa

    Irantzuko monasterioa

    Zistertarrek abade-etxe izugarri hau eraiki zuten Deierrin XII. eta XIV. mendeen artean.

    Gaur egun teatinoak bizi dira bertan. Haietako bat aurkituz gero, lasai asko hitz egin ahal izanen duzue klaustro gotiko soil eta apaina miresten duzuen artean.

  • Fiteroko monasterioa

    Fiteroko monasterioa

    Zistertarrek penintsulan egin zuten lehen monasterioa izan zen. Kultura-intereseko ondasuna da.

    Abade-eliza hau zistertarrek Europan egindakoetatik garrantzitsuenetako bat da: ezinbestean ikusi behar dira zenobioa, klaustro errenazentista eta harresiak.

  • Iratxeko monasterioa

    Iratxeko monasterioa

    Erromesen ospitalea, unibertsitatea, gerra-ospitalea eta erlijiosoen ikastetxea.

    ​​​​​​​Horiek guztiak hartu ditu Lizarra ondoan dagoen monumentu-multzo eder horrek,  Donejakue bidean bertan. Ez galdu eliza erromanikoa (XII), klaustro platereskoa eta estilo herrerianoko dorrea.

  • claustro del monasterio de urdax Urdazubiko monasterioa

    Urdazubiko monasterioa

    Monasterioa X. eta XI. mendeetan eraiki zen, eta hemen erromesentzako ospitale bat ezarri zen, baina ez da Erdi Aroko garai horretako ezer kontserbatzen. Antzinako monasteriotik eliza eta klaustroa kontserbatzen dira. Klaustroaren gainean, monasterioaren museoa dago. Bertan, Urdazubiko historia eta Urdazubik Donejakue bidearekin duen lotura erakusten dira, ikus-entzunezkoen eta erakusketa-panelen bidez.

  • Olibako monasterioa

    Olibako monasterioa

    XII. eta XIII. mendeetan eraikitako bake-oasia. Klaustroa, kapitulu-aretoa eta eliza nabarmentzen dira Espainiako arte zistertarraren adibiderik garbienetako bat den horretan.

    ​​​​​​​Bere artea ezagutu ez ezik, bertan bizi diren monjeek herri-hizkuntzan abesten dituzten liturgiak ere entzungo duzu, eta, noski, beraiek egiten dituzten ardoak dastatu.

Nafarroako museoak

Nafarroako museoak

Gustuko duzu erresuma zahar honen inguruko historiaren sekretuak eta kondairak ezagutzea?

Edo nahiago duzu pertsonaia historikoen bizitza ikertu, aztarnategi harrigarriak aurkitu edo museo gastronomiko eta tematikoetan dibertitu?

Ez du inporta nolakoa zaren, denetarik eta denontzako dugulako hemen.

​​​​​​​Esan, beraz, zer gustatzen zaizun, eta zure museoa zein den esango dizugu.

Gozatu kulturaz zuzenean

Nafarroan gustatzen zaigu musika-abangoardiak, zuzeneko kontzertuak, antzerkia eta arte eszenikoak gozatzea, bai areto handietan eta antzoki dotoreetan, bai eraikin historiadunetan edo naturaren bihotzean bertan.

Gure naturaguneak eta kulturguneak toki apartak dira iragarkiak, serieak edo pelikulak filmatzeko. Berriz murgildu nahi zara Tronu Jokoaren, Baztango trilogiaren edo 3 Bideen emozio eta intrigetan?

Goza ezazu kulturaz eta zinemaz Nafarroan, eta bisitatu pelikulen agertoki natural zoragarriak, hala nola Bardeako basamortua, Baztan eta Donejakue bidea.

Kulturaz eta zinemaz gozatu Nafarroan
Gozatu kulturaz zuzenean
Bide historiadunak

Bide historiadunak

  • Donejakue Bidea eta beraren kultura-ondarea

    Donejakue Bidea, bide guztietan ospetsuena, mendez mende ari da historiaz betetzen Nafarroan zehar igarotzen dituen toki guztiak.

    Ezer gutxi esan daiteke berririk bide honetaz. Munduko ibilbide ezagunenetakoa da, urtero-urtero milaka pertsona erakartzen ditu eta duela urte batzuk gizateriaren ondarean sartu zen.

    Bidea egiten dutenek helburu argia eduki ohi dute: Santiagora heltzea. Baina nonbait hasi behar eta proposatzen dizuegu Orreagan hastea eta handik abiatzen diren lau adarretako bat hautatzea, denetan ere kultura eta historia ugari aurkituko baitituzue.

    Eduki eskura sakelako telefonoa, argazki anitz egin baitaitezke Nafarroako turismo kulturaleko ezinbesteko toki honetan.

    Eraman nazazu Donejakue Bidera
  • Inaziotar Bidea, kontrara

    San Inazio Loiolakoaren bidaiarik ezagunena egin nahi izanez gero, Donejakue Bidea hartu behar da, baina gezi horiek adierazten duten norabidearen kontrara.

    Izan ere, Inaziotar Bidearen xedea ez da Santiago Compostelakoa, baizik eta Jerusalem. 1522. urtean Inazio gazteak Jerusalemera joan behar zuela erabaki eta bideari ekin zion oinez; bidean Santiagora zihoazen erromesak aurkitu zituen, kontrako norabidean.

    Ekintza gogoangarri hura da gaur egun Inaziotar Bidea egiten dutenek oroitarazten dutena: 650 km eta 27 etapa, Jesusen Konpainiaren sortzaileak Loiolatik (Azpeitia, Gipuzkoa) Manresaraino (Bartzelona) egin zuen bidaiari jarraikiz.

    Bidean aurrera egin ahala bitxiak aurkitzen dira, Tutera eta Cortesko gaztelua, batzuk aipatzearren.

    Hau ere Nafarroako turismo kulturalaren izarra da, oso ezaguna ez izan arren.

    Eraman nazazu Inaziotar Bidera

Nafarroako festak eta tradizioak

Nafarroan kultura ez da inoiz gelditzen. Uda zein negu, udaberri zein larrazken, familiarekin, lagunekin zein bakarka.

Urtero era askotako ekitaldiak antolatzen dira: gastronomikoak, enoturismokoak eta kulturalak. Ikuskizunak, erakusketak, kontzertuak…

Jaialdiak eta bestak herrietan eta hirietan, zaindarien omenez edo nafartasuna goraipatzeko.

Herri kirolak Nafarroan

 Herri kirolen sorburuan baserriko eta mendiko lan tradizionalak daude, bistan da.

Mendez mende gaur egunera arte iraun duen tradizioari jarraikiz, kirol hauek gozatu nahi dituzten Nafarroa osoko zale ugari biltzen dira urte osoan antolatzen diren txapelketa eta lehiaketetara.

Horiez gainera, herriko bestetan ere izaten dira herri kirolak. Beraz, aztertu programa eta ez gelditu baten bat ikusi gabe.

  • Herri kirolak Nafarroan

    Aizkolariak

  • Herri kirolak Nafarroan

    Harri-jasotzaileak

  • Herri kirolak Nafarroan

    Sokatira

Laburbilduta, Nafarroako kultura-turismoan bi osagai biltzen dira: batetik, aparteko ondare historikoa; bestetik, nafarren harrotasuna, bisitariei lurraldeak eskaintzen dituen gauzarik hoberenak erakusteko gogoa sortzen duena.

Eta hoberena da oraindik gauza asko dituzuela ikusteko eta egiteko:

Plan gehiago Nafarroa bisitatzeko

  • Gastronomia

    Gastronomia

    Eman kapritxo bat zeure buruari eta dastatu Nafarroako gastronomiako plater berezienak. Bertako ardo bat edanez, noski.

  • Atsedena eta ongizatea

    Atsedena eta ongizatea

    Paseo polit bat aire garbia arnastuz, spa saioa edo masaje on bat: horra Nafarroak eskaintzen dizkizun bizigarriak, indarrak berritu beharrean bazaudete.

  • Hiri baterako joan-etorria

    Hiri baterako joan-etorria

    Asteburuak askotarako ematen du Nafarroan. Kultura eta pintxoak: hiriko aisialdiaren osagairik hoberenak elkarrekin.