Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Mapa eta bilatzea

Ardoaren Museoa

Iristeko moduan
Museoak / Gastronomikoa, Monografikoa

Multimedia

Ardoaren Museoa
Ardoaren Museoa
Ardoaren Museoa - Museo de la Viña y el Vino de Navarra
icono pie de fotoMuseo de la Viña y el Vino de Navarra

Eguraldia

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.


Antzinako Santo Angel jauregian kokatzen den XVII. mendeko eraikuntza hori Teobaldos plazara irteten da, gaur egun paradore nazionala den Erriberriko Errege Jauregia bezalaxe.

Erakusketa zentro berritzaile hori 4 solairutan banatzen da, eta barneko atari zabal baten bidez komunikatzen dira. Horrela, ardoarekin zerikusitik duten hainbat pintura begiztatu ditzakegu. Solairu bakoitza ardoarekin erlazionaturik dagoen alderdi bati buruzkoa da; lehenengo solairuan, adibidez, Nafarroan ardoak izan duen garapen historikoan zehar murgilduko gara, ardoaren testuinguru unibertsala eta bere mito zein errituak azaltzen dira. Gela hori igaro ondoren, pasabide bat zeharkatuko dugu, gainerako ataletara eramango gaituzten eskaileretara iritsi arte. Pasabide horretako albo batean jatorrizko izendapeneko botila ezberdinak erakusten dira.

Lehenengo solairua mahastiei eta mahatsondoei buruzkoa da, puntu elkarreragilez eta mahastizainen tresnez baliatutako ibilbide bat izanik, mahastizainen lana ezin hobe erakusteko asmoz. Azken solairuak ardogintzaren prozesua erakusteko helburua du, argibide taulak dituzten maketen bidez. Solairu bakoitzean ardoari buruzko zenbait bideo proiektatzen dira. Bitartean, Kepa Junkeraren txalapartaren eta beste tresna batzuen soinuek liluratuko dute bisitaria.

Bisita bukatzeko, "ardoa eta zentzumenak" izeneko gelara sartuko gara, sotoan dagoenera, hain zuzen. Bertan jauregiko upeltegia zegoen. Usain kutxari eta gozokiei esker, ardoa dastatzeko teoria praktikoa ezagutu ahal izanen duzue.

Kokapena

Oharrak

ACCESIBILIDAD: información sobre accesibilidad del Museo de la Viña y del Vino (PDF accesible). Diagnóstico realizado por Equalitas Vitae.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa