Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Txangoak eta oporrak giroz aldatzeko eta bizipen berriez gozatzeko dira... Eta, batzuetan, ostatua bera lagungarria izan daiteke, oso lagungarria!
Proposamen batzuk bildu ditugu hemen, zu liluratu eta harritzeko modukoak guztiak ere, eta naturan murgiltzeko baliagarriak izanen zaizkizunak. Esate baterako, zer iruditzen zaizu zuhaitz baten goialdeko suite batean lo egitea harizti baten erdian? Imajinatzen ahal duzu zeure burua borda deluxe batean iratzarriz mendi-mendian? Gustatuko al litzaizuke mendiaren erraien isiltasuna aditzea leize batean? Eta glamping-a egitea yurt mongoliar erabat ekologikoetan?
Oso modan dauden beste lotoki batzuk ere badituzu aukeran: logela kubikoak edo burbuilak, Errege Bardeari begira paratuak; edo eraikin historikoetan kokatutako gelak, hala nola, paradore batean edo Erdi Aroko dorre batean...
Ikusten duzunez, badaude nahiera bezainbeste aukera; beraz, zure esku dago non eta nola hasi zure abentura...
Logelak zuhaitzetan