Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Mapa eta bilatzea

Ariztokiko behatokia

Behatokiak

Multimedia

Ariztokiko behatokia
Ariztokiko behatokia

Eguraldia


Iratiko oihana hurbil dagoela sumatzen da landarediz inguratutako behatoki ikusgarri horretatik.  Haitz naturalean landutako bide erraz batetik joaten da gaineraino; eskailera gutxi batzuk daude, eta baranda ia bide guztian. Aezkoako ibarreko geografia zabaltzen da gure begien aitzinean, ibarreko herriburua nabarmenduta, Aribe. Horren gainean Berrendi mendiaren harrizko gailurra eta Irati ibaia ikusten dira -azken hori hainbat urtean erabili izan da zura garraiatzeko, almadíak erabiliz.
Inguruan zabaltzen diren haritz zuriek eman diote Ariztokia izena; horiek, pagoekin nahasita, edertasun handiko baso amaigabea sortzen dute, bereziki udazkenean ikusgarria dena, kolore anitz ageri baitira.  Urte guztian bisitatzeko modukoa da, baina neguan, elurra dela-eta, ez dago behatokira igotzerik izaten.


Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

Agoitz eta Aribe lotzen dituen NA-2040 errepidean dago, 21. kilometroan.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da