Iratiko oihanaren gainetik kokatuta dago,
Otsagabiatik 13,5 kilometrora, 1.400 metroko batez besteko garaieran. Eskiak eta erraketak alokatzeko eraikin zentral bat du, baita ostatu-kafetegia ere, eta, kanpoan, aparkalekua.
22 kilometro inguru ditu eskiatzeko eta 2 pista erreketekin ibiltzeko,
erraz-errazak guztiak, abiapuntu berarekin:
. Zamukadoia: 5,5 kilometro.
. Osabako gurutzea: 8 kilometro.
. Cerrillar: 5 kilometro:
. Koista bidea: 3,5 kilometro.