Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Mapa eta bilatzea

Oibarko energia berriztagarrien eremua

Camino de Santiago
Naturaren interpretazio guneak / Ingurumen heziketarako zentroa

Multimedia

Oibarko energia berriztagarrien eremua - Planta de Biomasa. Sangüesa
icono pie de fotoPlanta de Biomasa. Sangüesa
Oibarko energia berriztagarrien eremua
Oibarko energia berriztagarrien eremua - Paneles solares.
icono pie de fotoPaneles solares.

Eguraldia

Planta de Biomasa. Sangüesa
Zangozako eskualdean dago energia berriztagarrien eremua, hain zuzen ere energia berriztagarriak gehien presentzia duten Nafarroako aldean. Iturri berriztagarri ugari daude bertan, eolikoa, eguzkikoa, zentral txikiak eta biomasa, adibidez.

Zentroa Oibarko Erdi Aroko herriko zinema areto zaharrean dago, San Pedro elizaren ondoan. Eraikuntza bera, energia iraunkorreko adibide ezin hobea da, harria, zura eta teila zaharrak erabiliz egina baita, eguzki-panelak ditu, eta eraikin publiko bateko lehen biomasa galdara dauka.

Lekuak erakusketak jartzeko bi gela handi ditu eta ikus-entzunezkoen gela bat. Informazio panelak, energia berriztagarri mota bakoitzeko maketak eta bideoak ditu lagun gai honen jakin-minez hara hurbiltzen denak. Zentzu honetan, "Zure Energia Berriztatu" erakusketak, giza garapenean energiak izan ohi duen garrantzia deskubritzeko gonbitea egiten du.

Gelatik bisitak antolatzen dira eskualdeko energia berriztagarrien instalazioetara, eta "zerorrek egin" lelopean, erregai naturalak erabiliz esperimentuak egiten dira. Bisita hau baino hoberik ez dago zure energia berriztatua izan dadin.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da