Enpresa hau sortu da Iruñera etorriko diren bisitariei eta bertakoei turismo bisitak egiteko alde zaharretik zehar. Hiria erakustea da haien helburua, ahaztu gabe, historia istorio ttipiez osatuta egoten dela, gizon-emakume xeheen inguruko istorioezi eta bitxikeriak eta pasadizoak ere aipatuta.
Gidek Iruñeko alde zaharreko karriketatik eginen dituzte gutxi gora behera ordu beteko ibilbide turistiko-kulturalak. Ibilbidearen luzera eta gaia taldearen eskakizunetara egokituko da. Baita ere abiapuntua eta hasteko ordua ere.