Funesetik 7 kilometrora dago, eta edertasun paregabeko txokoa da, baita
talaia perfektua Erribera Garaia ikusteko. Hemendik, egun argietan,
Errege Bardeak, Villafranca, Martzilla, eta, iparraldean,
Pirinioetako gailur elurtuak ere ikusten dira. Sakanaren oinetan -392 metroko bertikala du- bat egiten dute Arga eta Aragoi ibaiek, eta hiru kilometro beherago, Milagron, Ebro ibaiarekin elkartzen dira.
Bertako paisaia xerofiloa da, eta lertxun hauskara nabarmentzen da hango ibar-basoetan bizi diren hegazti-espezien artean; gainera, herria "
Bisoi lurralde" izendatutakoaren barnean dago -Europan oso ale gutxi gelditzen dira-. Autoz joaten ahal da ia bukaeraraino, baina azken tarteko zola ez da egokia gurpil-aulkiz ibiltzeko.
Errege Bardeak/a>, Villafranca, Martzilla, eta, iparraldean,