Erdi Aroko Iruña hark bere harresiak ere izan zituen. Lehenbizi, bere burguen inguruan (San zernin, San Nikolas eta Navarreria) eta, behin Batasunaren Pribilejioa aldarrikatuta (1423), hiri osoaren inguruko harresi-gerrikoaren bidez. Gaztelak 1512an Nafarroa bereganatu zuenean, Espainiako Koroaren postu aurreratua izatera pasa zen Iruña, Frantziaren aurka. Eta hurrengo hiru mendeetako helburu nagusia muga babestea izan zen, gerta zitezkeen erasoei aurre egiteko. Hortik heldu da Fernando Katolikoak eta bere oinordeko Habsburgeko erregeek izan zuten interesa, Iruñea hiri menderaezina izan zedin. Horretarako, defentsak gerraren aurrerapen teknikoetara egokitu zituzten.
1571n, Felipe II.ak
Ziudadela eraikitzeko agindua eman zuen -hiri gotortuaren benetako mugarria- eta ondoko hamarkadetan hiriaren harresi-gerrikoa hobetzen hasi ziren. Horrela,
Media Lunako parketik abiatuta, bastioi hauek aurkituko ditugu: Labritena, Redingoa, Guadalupekoa, Pilarekoa, Askakoa, Parma, Gonzaga eta
Taconerakoa. Ziudadelan, berriz, Done Jakue, Andre Dona Maria eta Errege-bastioia.
Iruñeko defentsa-sistema konplexuaren osagarri, kontragoardiak, lunetak (San Bartolome, San Roke), rebellinak (Errege-rebellina bezala) eta gotorlekuak (San Bartolome, San Roke eta Printzearena) eraiki zituzten. Erabilgarritasunari begira, ez zuten inolako apainketarik egin. Beraz, aski da silarriei eta hormen sendotasunari erreparatzea, multzo osoaren irmotasunaz eta gotortasunaz jabetzeko. Harresiek hiria inguratzen zutenez, Iruñeak ez zuen hazteko aukerarik izan harik eta 1888ra arte. Urte horretan, Ziudadelako bi bastioiren eraispena onartu zen. Horra nola jaio zen hiriaren Lehen Zabalgunea. 1925ean, harresiaren hegoaldea eraitsi zen eta, horri esker, Bigarren Zabalgunea sortu zen, bai eta ondotik hiriak izan dituen beste hedapenak ere.
Gaur egun, harresiaren inguruaren
hiru laurdenak daude zutik eta Erdi Aroko hiria ezin hobeki dago uztarturik abangoardiako Iruña modernoarekin. Iruñeko harresi-multzoa
monumentu nazionala deklaratua dago eta interes kulturaleko ondasuna da: zenbait adituren arabera,
Espainiako multzo gotortu modernorik garrantzitsuena da.
Bisitariak aukera izanen du harresiak goiko aldetik eta beheko aldetik gozatzeko. Goiko aldetik joan nahi izanez gero, abiatu Media Lunatik, zeharkatu Labriten bastioia, Barbazan apezpikuaren ingurubidea, Redingo bastioia, Erregeordeen jauregi zaharra eta Ingurubideko pasealekua, harik eta Taconerako lorategietan bukatu arte. Oso ibilbide atsegina eta entretenigarria da eta ezohiko gauzak jakiteko aukera emanen dizu hiri historikoaz.
Harresien beheko aldea hautatzen baduzu, ez duzu hiriaren
ikuspegi ederrik ikusiko, baina barrutiaren sendotasuna izanen duzu begien aurrean, mendetan setioei aurre egindako barrutiaren sendotasuna, alegia.
Argaren Ibai Parkeari jarraiki, baratzeak, zaldiak eta behiak aurkituko dituzu, kirol instalazioak eta Magdalenako zubia, Erdi Arokoa. Goitik edo behetik joanik ere, ordubete inguruko ibilaldia da.
Iruñean barna zabiltzala, harresiak zituen
portaleetako batzuk zeharkatzeko aukera izanen duzu. Dena den, gaur egun denak ez daude jatorrizko lekuan. Zaharrena eta bere osoan "in situ" kontserbatu den bakarra
Frantziako portalea da edo Zumalakarregirena (1553). Armarri bat landua du, buru biko arranoa eta arma inperialak. XX. mendearen hasieran, Arrotxapeako eta Telleriako portaleak eraitsi zituzten, Taconerakoa eta San Nikolasekoa desmuntatu (orain, Taconerako parkean berreraikiak) eta Portale Berria handitu zen.Media Lunako/a> parketik abiatuta, bastioi hauek aurkituko ditugu: Labritena, Redingoa, Guadalupekoa, Pilarekoa, Askakoa, Parma, Gonzaga eta