Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Agian da hemen egon ez zarelako…
Nafarroa bisitatzeak oroitzapen onak utziko dizkizu beti. Harri eta zur utziko zaituzte bertan galtzeko moduko naturagune babestuek, kontrastez beteriko paisaia zoragarriek, herri zainduek, gastronomia gozoak. Baita ere jendearen abegi onak, eta belaunaldiz belaunaldi gorde dituzten kulturak eta tradizioek.
Eta halakoak barnez barne eramango dituzu.
“Nafarroa efektua”k magia hori du gustu guztientzat eta nahi duzun bezala bidaiatuz goza dezazun: lagunekin, familiarekin, bikotekidearekin edo zeure buruarekin baino ez. Gainera, esaten da nafarrak jatorrak garela eta hemen ongi bizi dela.
Oraindik ez duzu efektua ezagutzen?
Sei proposamen paregaberen bidez erakutsiko dizugu:
01
Udazken eta negu honetan hobe duzue masifikaturik ez dauden tokietara joatea, eta hemengoak bezalako landetxe seguruetan ostatu hartzea. Halaber, natura berriz aurkitzea, gastronomia aberatsa dastatzea eta jarduera liluragarriak egitea.
Landa-landako Nafarroa familian02
Udazkenaren koloreez, neguaren garbitasunaz edo tximinia piztuaren beroaz gozatzea, Bardeako basamortuaren lurra zapaltzea, bide berde batean orbela oinkatzea, postaletakoak bezalako paisaiak bizikletaz zeharkatzea, edo Pirinioak iraupen-eskiez korritzea... Hitz batean: nahi duzun guztia egitera ausartzea.
Ea nork ez duen nahi!03
Joan-etorria biribiltzeko, janarizalea bazara, apetak zer eman, hura jan. Behin baino, bitan edo hirutan hobe. Zer iruditzen zaizu pintxo batzuekin hastea, berduratxo apartekin eta arkume edo orein txuletekin -saltsa goxotan- jarraitzea, eta kremaz beteriko tututxoekin bukatzea? Begiratu gure kartan, eta gehitu bestelakorik...
Gastronomiak biziki erakartzen nau04
Noizean behin, apetak ematen digulako eta geure burua mimatu behar dugulako. Ostatu bikainak, maila goreneko esperientziak, bainuetxeak eta natura erdian esklusibitate osoa ematen duen geografia.
Nafarroako ongizatearen bila05
Deskonektatu nahi al duzu egun pare batez hiri abegitsu batean, bere harresien artean, bere parte zaharrean, bere dendatxoetan, pintxo batzuk janez, jatetxe berezi batean otordua eginez, ibai bazterreko parkean paseatuz, antzokira joanez, edo, gero oparitzeko, erosketa gastronomikoak eginez? Helmuga horrek badu bere izena...
Atsedenaldi urbanoena06
Los Arcosko zirkuitua, Arbaiungo arroileko ikuspegia edo larreen, mendateen, soilguneen eta mendi-zintzurren arteko errepideak ezin erakargarriagoak dira zure ibilgailuarentzat. Ezagutu zuretzat hautatu ditugun 10 ibilbide hauek.
Sentitu gure errepideetanNafarroak betetzen ditu osasun arloko erakunde eskudunek ezarritako gomendio eta araudi guztiak.
Utzi "Nafarroa efektua"ri zu limurtzen.