Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
"Nafarroa efektua" haren hirietan ere sentitzen da. Nafarroako hiriguneetan, badago zerbait, beti deigarri suertatzen dena: kaleetako garbitasuna eta biztanleen adeitasuna.
Eta, nola ez, mendeek utzi dituzten aztarnak: parte zahar xarmagarriak, plaza zoragarriak, harresi-barruak, Erdi Aroko elizak, gregorianoa oraindik ere entzungai duten monasterioak…
Orain kultura inoiz baino hurbilagoa eta intimoagoa da, bisitak talde txikietan egiten baitira, eta emanaldiak ia aurrez aurre, lasaiago gozatzeko.
Sanferminak entzutetsuak dira, eta ematen du Iruñak ez duela besterik eskaintzeko, baina hona datorrena aho zabalik gelditzen da... Hiri atsegina da, abegikorra, berdegune asko ditu, eta kale zoragarriak, paseatzeko egokiak.
Etorri nahi al duzu Iruñeko pintxo apartak dastatzera? Edo denda eta kafetegi karismatikoak ezagutzera, oinezkoentzat bakarrik den zapore handiko parte zaharrean? Edo elizak bisitatzera, edo monumentu nazional deklaratutako Erdi Aroko harresiak ikusteko, beren behatoki ederrak eta guzti? Edo parke erromantiko edo japoniar batean paseatzera? Edo korrika egitera Arga ibaiaren ondoko bidean? Edo denbora amaitu baino lehen ihes gela batetik irteten saiatzera? Edo terraza batean esertzera, aldrarik gabeko hiriaz gozatzearren?
Hainbeste galderei erantzun nahi badiezu, zatoz hona asteburu batez eta hasi, adibidez, bisita gidatu batekin, zer iruditzen?
Iruñak, orobat, kokapen estrategikoa du, Nafarroan erdian baitago, eta hortik lurraldeko alde hoberenak ezagutzen ahalko dituzu errazki.
Edozein ostatu mota aurkituko duzu, bai eta askotariko jatetxeak eta pintxoak jateko tabernak ere. Izan ere, egunero heltzen zaizkigu produktu freskoak. Are gehiago, harresien bestaldean baratza harrigarriak daude, hiriari barazki bikainez hornitzen dizkiotenak.
Eta lasai, Nafarroan une oro betetzen dira segurtasun protokolo indardunak, hemen zauden bitartean lasai gozatu ahal izateko.
Hala bada, gure lurraldean ez zara aspertuko; alderantziz, edozein herri edo herrixkatan eliza bat aurkituko baituzu, bakarrik lau etxe dituztenetan ere.
Arte erlijiosoa gustukoa baduzu, Eunateko Andre Maria ermita erromaniko oktogonala –eliz ataria exentua duena– bisita dezakezu, edo Orreagako kolegiata –Erdi Aroko konplexua–. Edo horien barruko leku apartak, hala nola Iruñeko katedralaren klaustro gotikoa, Tuterako katedralaren Santa Anaren kapera barrokoa, Zangozako Andre Maria Erreginaren elizaren portada erromanikoa, Aralarko San Migel santutegiaren erretaula, Fiteroko monasterioaren kapitulu-gela, edo Leireko monasterioko kripta erromanikoa... Eta askoz gehiago; beraz, ikusi Kulturako atal hau, xehetasun guztiak ezagutzeko.
Arte zibilari dagokionez, aztarnategi arkeologiko erromatarrak ditugu (Andelos), harresi-barruak (Iruña, Artaxoa), ipuin batetik ateratako gazteluak (Erriberri, Xabier), jauregi erromanikoak (Nafarroako errege-erreginen jauregia –Lizarra–), edo jauregi errenazentistak eta barrokoak (Tutera, Zangoza).
Halako batera joaten bazara, ez galdu detaile bat ere, eta bisita gidatua egin.
Formatu txikiko landa ondarea ere badugu, alde guztietatik, herrien historiaz hitz egiten diguna: Aezkoako garaiak, Pirinioetako iturriak, errotak eta usategiak…
Multievento estival que año tras año reúne una gran programación de eventos de arte, danza y música por toda la geografía navarra.
Disfruta del talento de solistas de todo el mundo interpretando piezas clásicas con un aire más contemporáneo. Música, y de la buena, en la capital del Reyno.
Tutera Nafarroako bigarren hiri populatuena da. Hegoaldean dago, eta ospe handia dute bertako barazkiek; beraz, probatu behar dituzu, hara joanez gero. Plaza nagusia (Foruen plaza) polita da, katedrala, aparta, eta jauregiak, ederrak. Horiek guztiak parte zaharrean daude; hor, arabiarrak, kristauak eta juduak elkarrekin bizi izan ziren, eta haien aztarna utzi dute.
Asteburuko joan-etorria eginez gero, Tuteraz gain, bisitatu Errege Bardea basamortua, naturaren ikuskizun paregabea baita. Txikiekin bazatoz, Sendaviva aisia eta jolas parkera joan behar duzue.
Hirigune historiko nabarmengarriak daude, hala nola Lizarra, Donejakue bidean, arte erromaniko eta gotikoko elementu interesgarriak dituena; Gares, Donejakue bideko kale-herri tipikoa; Zangoza, Andre Maria Erreginaren elizaren portada erromaniko aparta duena; edo Viana, XVI. eta XVIII. mendeen arteko jorialdiaren seinale diren jauregi eta elizak dituena.
Eta horren guztiaren amaiera bikaina: poltsikoan eramango zenituzkeen herrixka eder horiek. Harmonia, historia, loreak eta bazter bereziak daudelako edonon. Benetakoak direlako. Bai lekuak, bai jendea. Besteak beste, Otsagabia, Auritz edo Amaiur Pirinioetan; Uxue, San Martin Unx, Zirauki edo Galipentzu Erdialdean.
Beste mundu batera joan nahi al duzu, eta “Nafarroa efektua” sentitu?
Gaur are gehiago.
Zure joan-etorrietan espektakuluak ikustea gustatzen bazaizu, Iruñean baduzu zer aukeratu. Ikuskizun ezagunenak toki hauetan daude: Gaiarre antzokia, XIX. mendearen erdialdeko urre eta gorri koloreko teatro txiki dotorea; eta Baluarte auditorioa eta Nafarroa Arena pabiloia, ekitaldi handienak jaso ditzaketen azpiegitura modernoak.
Hilabete hotz hauetan, gustagarria da toki bero batean sartzea, eta argiak itzali ondoren deskonektatzea halako ikuskizun batekin: komedia ona, bakarrizketa, zure kantari kutunaren kontzertua, opera klasikoa, dantza ikuskizuna, edo ekimen alternatibo sailkaezina. Bakoitzak gogokoen duena.
Itzali mugikorrak, oihala altxatzear baita.
Ikus hemen programazio osoa