Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Entzuten al duzu?
Motorra da, orro egiten duena gero eta hurbilago dagoen zeruertzerantz abiatzean.
Nora doa?
Nafarroara, zu bezalako errepidezaleentzat ezin erakargarriagoa da-eta.
Bakarrik zein lagunekin etorrita ere, Nafarroa zain duzu, zure bizitzako esperientzia onena izan dezazun.
Aurreikusi al duzu zein izanen den gurpil gainean bisitatuko duzun hurrengo destinoa?
Motorrak edo autoak eramaten zaitu; zuk gidatzen duzu.
Eta Nafarroatik gidatzea… bestelakoa da, eta kontatzea merezi du.
Nork esanen zuen gidatzea oso gustuko duen edonork imajina zezakeena baino gehiago dugula gure lurrean?
Kondairetako paisaiak, denetarik duen geografian bilduak: larreak, mendateak, landareak, urtegiak, mendi-zintzurrak, basoak eta bidean zeharreko geldialdi sinestezinak, baita atsedenik hartzen ez duen zirkuitu homologatu bat.
Nafarroa efektuaren zati dira, eta hori ezagutzera bultzatu nahi zaitugu.
3.933 metro, hau da, 3.933 arrazoi ibilbide moderno, ausart eta seguru batetik gidatzeko.
6 bihurgune ditu ezkerraldera eta 9 eskuinaldera, abiaduraren adrenalina sentitzeko. Ihesbideak dituen ibilbidea, autoetarako, motorretarako eta F1eko bolidoetarako diseinatutakoa.
Bertan, zuk nahi duzuna bezalakoa bilatzen duten pertsonekin bildu eta denbora pasa dezakezu. Eta zer da hori? Ba, erabateko zoriontasuna bi edo lau gurpilen gainean.
Los Arcosko Zirkuituko adrenalinaBaina benetan ospetsu bihurtzen gaituena gurpil gainean disfrutatzen dutenentzat gure eskualdeko asfalto gaineko bideak dira.
Bide bihurriak, gailurretaraino eta mendateetaraino heltzen direnak; zuzengune luze-luzeak, erabat lauak diren soilguneen artean zeruertzera abiatzen direnak; eta gelditzera behartzen zaituzten begiratokiak dituzten bideak, leku paregabeen –Arbaiungo arroila, adibidez– edertasuna oparitzen dizutenak.
Zatoz ezagutzera! Hona hemen gure iradokizunak: Bakailaoa, Haurtxoa, Jainkoaren sumina, Ahatea, Marrazoa, Hostoa, Tximeleta, Elvis bizirik dago, Krokodiloa edo guztien artean luzeena, 300 kilometro baino gehiago dituena: Osasuna herria gidatzen
Hamaika bide, milaka kilometroEtorri, eta jantzi zapitxo gorria zure ibilgailuaren gainean. Ibili errepideetako kilometro askotan, eta sentitu bihurguneak, bazter ezezagun eta basatienen artean pasatzen zaren bitartean.
Baina bidaiatu modu seguruenean, Nafarroak erakunde ofizialek ezarritako arau guztiak errespetatzen baititu. Ostatuak, tabernak eta jatetxeak… Ibilgailuak edonora eraman zaitzake, baina leku horiek behar bezala babestuak eta zu hartzeko prest egonen dira beti.
Errepidera!