Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Nafarroara datozen lagun asko harritu egiten dira iparraldetik hegoaldera artean dauden kilometro gutxitan askotariko paisaia oparoak daudela ikustean. Baina Nafarroa aniztasun natural eta kulturaleko erresuma bat da, galtzeko aukera ematen duena azkenean nork bere burua aurki dezan.
Ezagutu emozioen kontrasteak, hiri garbi-garbiak, tradizioak, identitatea, paisaia zoragarriak eta oso ondare artistiko oparoa, ongi zaindu dena, baina beti etorkizunari begira dagoen ikuspegi berritzailetik.
“Nafarroa efektua”k magia hori du gustu guztientzat eta nahi duzun bezala bidaiatuz goza dezazun: lagunekin, familiarekin, bikotekidearekin edo zeure buruarekin baino ez. Gainera, esaten da nafarrak jatorrak garela eta hemen ongi bizi dela.
Oraindik ez duzu efektua ezagutzen?
Sei proposamen paregaberen bidez erakutsiko dizugu:
01
Ahaztu eguneroko estresarekin, hartu familia osoa, eta etorri natura harrigarrienean galtzera eta berrelkartzera. Gainera, makina bat jarduera duzue eskura. Etorri, eta deskonektatu landa eremu paregabe batean, merezi duzue eta.
Landa-landako Nafarroa familian02
BTT batean igotzea edo familiarekin eta bizikletekin etortzea gure eskualdeko bide berdeak bisitatzeko… bestelakoa da. Eta bestelakoa da, halaber, gure ilargi berezitik paseatzea edo abenturaz gozatzea adrenalina maila guztietan.
Ea nork ez duen nahi!03
Nafarroa, gastronomia lurra Zaporeak bai. Sutegietan berrikuntza eta abangoardia ere bai. Ardo ona gustatzen bazaizu eta otordu bakoitza benetako esperientzia bat bada zuretzat, badaukagu zerbait zuri esateko.
Gastronomiak biziki erakartzen nau04
Noizean behin, apetak ematen digulako eta geure burua mimatu behar dugulako. Ostatu bikainak, maila goreneko esperientziak, bainuetxeak eta natura erdian esklusibitate osoa ematen duen geografia.
Nafarroako ongizatearen bila05
Xarma, historia, modernitatea, osasuna eta natura dira Nafarroako hirien ezaugarriak. Hiri garbi-garbietan hiriko planak egitea gustatzen bazaizu, Iruñeak eta Tuterak asko dute zuri esateko.
Atsedenaldi urbanoena06
Los Arcosko zirkuitua, Arbaiungo arroileko ikuspegia edo larreen, mendateen, soilguneen eta mendi-zintzurren arteko errepideak ezin erakargarriagoak dira zure ibilgailuarentzat.
Sentitu gure errepideetanNafarroak betetzen ditu osasun arloko erakunde eskudunek ezarritako gomendio eta araudi guztiak.
Utzi "Nafarroa efektua"ri zu limurtzen, ez baitizu huts eginen. Etorri, eta zapitxo gorria jantziko dizugu.
"Nafarroa efektua" ezagutu nahi dut: