Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
PASEOAK OINEZ bidexketan barna, jarduera erakargarriekin osatu daitezkeenak, hala nola dastatze gastronomikoekin, bisita gidatuekin eta naturako tailerrekin. Halaber, paseo laburrak egin ahalko dituzu Donejakue bideko etapetan barna. Argibide gehiago hemen.
PASEOAK BIZIKLETAZ: Nafarroako paraje ederrenetako batzuk ezagutuko dituzu haiei esker, hala nola bide berdeak, Iruñeko Arga ibaiaren paseoa, Errege Bardeako basamortua edo Estellerriko BTT zirkuitua. Zeure bizikleta ekar dezakezu, edota alokairu-zerbitzuetan eskatu. Argibide gehiago hemen.