Zer nahi duzu?

Nafarroan, jada prestatzen ari gara 2019ko udazken ikaragarri bat eskaintzeko!

Pirinioetako basoak kolorez tindatzen dira, eta mahastiak protagonista bilakatzen dira Erdialdean eta Erriberan.  Eta jardueraz beteriko programa bat izango duzu zain atze-oihal natural zoragarri horren atzean, sasoiaren onenaz goza dezazun: paseo gidatuak oinez edo bizikletaz, dastatze eta guzti amaieran; ibilaldiak zaldiz; jarduera enologiko eta mikologikoak; eta herri-kiroleko tailerrak, baso eta upategietan.

Eta aurten emozio-ukitu bat emateko askoz, intriga, misterioa eta ikara ziurtatutako proposamenak ekarri ditugu: Halloween, Sendavivan; espiritismo-saioak, ehun urtetik gorako hotel batean; asteburu bat eman krimen bat argituz; room eta street escape jarduerak, bisita gidatuak hilerrietara edo bisita tematikoak, hala nola Dolores Redondoren "Zaindari ikusezina"; bunkerren bidea; izarrei behatzea; bisita antzeztuak Zugarramurdiko sorginen leizera...

Etortzen ausartuko...?

 >>EGITARAU guztia eskuragarri hemen

 

XENDRA ZAPOREDUNAK

Oraindik ez badituzu ezagutzen gure xendrak zaporedunak? gidari batekin egitera anima zaitez!
Ibilbidea egin eta gero, sari bat dago: dastaketa edo bisita gastronomika. 
*Informazio gehiago hemen.

 

eGASTROBIKES

Bizikleta maite baduzu, BTT ala elektrikoa, gure bide berdeak edo Bardeako basamortua ezagutzeko bestelako modu bat proposatzen dizugu.Ariketa fisikoa eta gero, dastatze gastronomikoa, gidari profesionalen eskutik.
*Informazio gehiago hemen.

 

PASEOAK ZALDI GAINEAN

Gure proposamena da, bisita gidatua udazkeneko basotara eta modu desberdin, dibertigarrian egitea... zaldi gainean! Ez duzu ez aukera, ez urtaro hoberik aurkituko esperientzia eder honetaz gozatzeko. Animatuko?
*Informazio gehiago hemen.

 


MISTERIOZKO UDAZKENA


SUSPENSEZ BETERIKO ASTEBURUAK

Ehun urtetik gorako hotel batean espiritismo-saio batean parte
hartu nahi? Krimen bat argitu asteburu osoan zehar? Harizti baten
barna ibili ezkutuko sekretua topatu arte?

    • Ulibarritarren landa-etxea, “Exquisite Corpse”. Allo. 
    • Ayestarán hotela. “Don Ángel aitaren hilketa”. Lekunberri. 
    • Orokietako ostatua / Posada de Orokieta
        “Basoko jeinuen mezua”
        “Amalurraren erronka”.

BISITA MISTERIOTSUAK
    • “Baztango trilogia” bisita gidatua.
    • “Argi itzazu labirintu-hilerriaren 7 misterioak". Abaurregaineko hilarrien lorategia.
    • Tutera beltza. “Tuterako historia beltza” bisita gidatua.
    • “Benjamínen sekretua” Street escape-jarduera Tuteran +dastatzea Garnatxeatzen 18 grados ardotegian.
    • “Taconerako Sekretuak” escape-jarduera Iruñan. Enigmak argitzeko jokoa, Taconera parkean.
    • Saguzar-gaua Irunberrin. Arroilak Interpretatzeko Zentrotik.
    • Halloween hilabetea Senda Vivan. Arguedas.

ENIGMAZ BETERIKO LEIZEAK
    • Zugarramurdiko leizea
    • Sorginen Museoa (Zugarramurdi)
    • Bisita mitologiko antzeztua. Mendukiloko kobazuloa (Astitz).
    • Ikaburuko leizea Urdazubi.

NAFARROAKO ESCAPE ROOM-ES ZERRENDA
Kontsultatu hemen


* Informazio gehiago hemen

 

NAFARROAKO ARDOAREN IBILBIDEA

Ausartu zaitez ardoaren inguruan prestatutako esperientzia berriekin. Ez konformatu upategia bisitatzearekin. Izan ere, Nafarroako Ardoaren Ibilbideak bestelako moduak prestatu ditu enologiaren munduan murgiltzeko: mahastiak bisitatzea, paseoak gurdiz edo buggyz, txertatzeak mahatsondoetan, ardoterapia, adiestraexperiencia deiturikoa eta, jakina, dastatzeak ibilbideko 4 lurraldeetan.
*Informazio gehiago hemen.



AJARDUERAK MIKOLOGIKOAK

Zizazaleek gehien maite duten sasoietako bat da udazkena. Unerik onena baita jaki gozo-gozo hori bilatu, bildu eta haren zaporeaz gozatzeko. 
*Informazio gehiago hemen.




IZARREI SO

Izan astronomo aditua, izan hasberria, egin so ortziari teleskopio bidez. “Izarrei so” jarduera eskaintzen dizugu, argi-kutsadurarik gabeko hainbat tokitan eta Starlight jomugetan.
*Informazio gehiago hemen.



HERRI KIROLA

Herri-kiroleko modalitateen erakustaldia eta tailerra (ikusleek parte hartuko dute) + jarduera gastronomikoa. Ordua: 11:00etan. Iraupena: ordu 1 ta 30 minutu - 2 ordu.
    • Marqués de Montecierzo upategiak (Castejón). Azaroak 9. Ardo-dastatzea. Helduak: 6€
    • Beramendi upategiak (San Martín de Unx). Azaroak 16. Ardo-dastatzea. Helduak: 6€
    • Etxarri Aranazko hariztia. Urriak 20. Etxarri Aranazko kanpineko hariztia. Tokiko produktuak dastatzea. Dohainik.
    • Orbaizetako arma-fabrika. Azaroak 2. Gazta-dastatzea. Almadiazainei buruzko erakusketa Orbaizetako jauregian, jende guztiarentzat zabalik. Dohainik.



PAISAIAK DASTATZEAA

Ekitaldi-dastaketa-emanaldia iparraldeko produktuak hegoaldean probatzeko, ekialdekoak mendebaldean eta alderantziz, eta gainera paisaiak  errelatoak, esperientziak, begiradak eta musika onak “dastatu”…
*Informazio gehiago hemen.


 

"NAFARROAK MEREZI DU" LEHIAKETA INSTAGRAM-EN

Erakutsi Instagram-en zure argazkirik onenak, jarri #navarradefoto etiketa, eta Reyno Gourmet produktu gastronomikoen sorta zoragarriak lortuko dituzu.