Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Zer nahi duzu?

Funtsezko Nafarroa Funtsezko Nafarroa

Nafarroako onena ezagutzeko asmoz etorri bazara, egin itzazu proposatzen dizkizugun 10 bideak eta den-dena ezagutuko duzu.

Nafarroako arima ezagutzeko, badira ezagutu beharreko turismo-leku garrantzitsu batzuk: Pirinioetan han-hemenka agertzen diren basoak, arroilak eta natura-erreserbak; arte-ondare aberatsa Donejakue bidean zehar; tradizioak zaintzen jakin duen kultura bat, eta ahogozoa utziko dizun gastronomia bat. Horixe da gure funtsa, eta 10 bide aurkezten dizkizugu hura ezagutzeko; bat egun bakoitzeko, den-dena ezagut dezazun joan baino lehen. Gainera, badira beste bide tematiko interesgarri batzuk, hala nola Gazteluen eta Gotorlekuen Bidea edo Paisaien Bidea, eta haietan ere ibiltzera animatzen zaitugu.